Pasa den astean talde parlamentarioek eta mahai sektorialean esertzen diren sindikatuek Osasun Sailak bidalitako dokumentazioa jaso zuten bere irakurketa eta analisirako; Rafael Jimenez Katedradunak idatzitako EPE eredu berri bat sortzeko proposamenen txostena hain zuzen ere, Parlamentuko Osasun Komisioaren aurrean azaroaren 12an aurkeztu zena.

ESK-k dokumentu hori lortu du, baina ez Osakidetzak bidali digulako. Ez dakigu non dagoen Osakidetzako zuzendaritza berriak horren ozen iragarri zuen "gardentasun" nahia.
Katedradun honek egindako lana ez du zalantzatan jarriko ESK-k, baina bai jartzen dugu susmopean Osakidetzak eta Darpon jaunak egingo duten lan honen erabilpena.

Dokumentuan, titulutik azaltzen da Fakultatiboen Selekzio Prozeduran ezinbestekoak direla aldaketak baina berriro ere ez dira arrazoiak azaltzen: krisi hau ahalik eta lasterren ixteko hamaikagarren saiakera, beraz.

ESK-ren ustez argia da Osasun Saila eta Osakidetzaren asmoa: ekainaren 21eko aginte parlamentarioaren gainetik pasatzea. Horretan, 2019ko lehenengo hiruhilabetean Osakidetzako langile selekzioari buruz hitzegiteko lantalde bat sortzea agintzen zen, beharrezko topatzen ziren aldaketak martxan jartzeko asmoarekin.

Jarrera hauek gauza bakarra erakusten dute: Juan Luis Diegoren sarrerak Osakidetzako Zuzendaritzan ez du aldaketarik ekarriko "entea" kudeatzeko eran.

Hamaikagarren aldiz eskatuko genuke ESK-tik Darponen dimisioa, baina ematen duenez oso ondo itsatsita dauka ipurdia eserlekura, "Urkullu" markako pegamento potentea erabiliz.

Talde parlamentarioei, bukatzeko, zera eskatu nahiko genieke: esfortzuak batu ditzaten abenduaren 12an eztabaidatu eta bozkatuko den ikerketa komisio bat sortzeko proposamena aurrera atera dadin. Oso garrantzitsu eta ezinbesteko deritzogu gai honi ardura politikoak argitzeko eta ondorio politikoak bultzatzeko. Gizarte osoarentzat oso lotsagarria izaten ari da Ospitaleko medikuen EPE-en eskandaluaren kudeaketa, eta lotsa hau guztia ondorio politikorik gabe ixtea ez zen bidezkoa izango.

Itzarri, jaitsi genozidioaren trenetik

Itzarrik 4,88 milioi euro inbertitzen ditu CAF-en. Steilas eta ESK sindikatuok sinadura kanpaina bateratua hasi dugu Itzarriri gure dirua genozidio Irakurri

Osakidetzako EPEan izena ematerakoan kontuan hartu beharreko gaiak

Titulaziorik ez izatea (IT Txartelak barne), edo garaiz ez aurkeztea, dira oposizioa egin ahal izatea eragotzi dezaketen kanporaketa-arrazoi nagusiak.  Irakurri

Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean dauden jarrera autoritarioak salatzen ditugu

CCOO, LAB, ELA eta ESK-k osatutako enpresa-batzordeak Gipuzkoako anbulantzien jarrera autoritarioak salatzen ditugu Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean. Irakurri

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, administrazio publikoan gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakalari eraso egiten diona, eta Osakidetzari kontziliazioagatik lanaldi-murrizketan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113