HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Azken aste honetan hainbat kolektibok zalantzan jarri dute Osakidetzako EPE. Informatu genuen bezala, ESK-k espezialitate bateko emaitza posibleak notarioaren aurrean jarri zituen. Informazio hori eman zigun pertsonak, jasaten ari den presio dela eta, eskatu digu honako oharra hedatzen laguntzeko. Hau al da Darpon jaunak Eusko Legebiltzarrean zionean eskuak ez ziola dar-dar egingo?

 

Osakidetzako mediku espezialistarako oposizioak direla eta, ekainaren 1etik aurrera ematen ari diren gertaeren inguruan agiri hau plazaratu nahi dugu.

 

Euskal osasun-sistemarentzat lan egiten dugun hiru mediku espezialistak gara, jabetzako lanposturik gabekoak. Une honetan hirurok ESKn gaude afiliatuta. Hilabeteak daramatzagu guretzat erabat injustua den gauza bat jakitera emateko, nahiz eta lankide eta goi-mailakoen artean onartuta egon egoera hori.

Lehenik eta behin, gaizki sentitzen diren lankideei zuzendu nahi diegu mezua: EPE honetan “egokitzen zitzaiela” pentsatzen zutelako eta “lanposturik gabe” euren buruak ikustean agresibitate guztia gure kontra eman dutelako; guk ohiko irregulartasun bat salatu baino ez dugu egin, guk ez dugu irregulartasunik egin. Guk ez dugu ezer erabakitzen, edo gauzak bertan behera botatzen ezta ezer epaitzen. Gure ustetan gardentasunerantz eta aukera-berdintasunerantz egitea denen onerako izango da. Eta denon artean normaltasunerantzako iragate baketsu bat lortu behar dugu.

Bigarrenik, agintariei zuzentzen gatzaizkie: nekagarri eta oso triste egiten zaigu denok ezaguzten genuena era eraginkorraz ezagutarazteko teknika politiko-sindikal makiabelikoak erabiltzera behartuta egotea. Ez da batere justua zuen erakundean ustelkeria salatzeko pertsona batek arriskuaren mugaraino jarri behar izatea egozketa-froga bere bizkarraren gainean dagokiolako. Gutako batek bere azterketaren galderak eskatu zituen plazaratzeko asmoz eta salaketari sinesgarritasuna emateko. Inork lankide honi hisiaz jardun duela leporatzen badio oso erratuta dago. Egia esa, hiruetako ausartena da.

Erakunde eta administrazio publikoetako ustelkeria salatzen interesatuta daudenen segurtasuna babestueta bermatuko dituzten protokoloak artikulatu behar dira jada.

Bukatzeko, arazo honetaz eragindurik sentitzen direnak animatu nahi ditugu euren egoeraz hitz egin dezaten eta beldurrik gabe eta konplexurik gabe euren iritzia eman dezatela. Jakin badakigu honetarako tabuak hautsi egin behar direla, baina garbi eta argi dugu hau dela denon artean eman beharreko bidea, eta hau da hain zuzen hausnarketa hauek plazaratzera motibatu gaituena.

Gasteizen, 2018ko ekainak 10

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56