HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Eusko Jaurlaritzak langile publiko orori (100.000 inguru) zabaldu nahi du jada gobernukide eta administrazioko goi karguei aplikatzen zaien Kode Etikoa.
Bere erredakzioan parte hartu ez dugun Kode Etikoa ezarri nahi digu. Hainbat puntuen artean, bere Jokabide eta Portaerak atalean, gobernuaren erabaki politikoekin bat ez etortzea eta publikoki adieraztea debekatzen duen Kode Etikoa ezarri nahi digute. Kode hau azaroan ezarri nahi dute Euskadiko Enplegu Publikoaren lege proiektuaren barruan.
Prentsaurrekoan Kode Etikoaren ezarpena azaldu ostean, Josu Erkorekak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuak, jasotako kritikak behartuta, azalpenak ematera atera behar izan da eta Kodea bere osotasunean ez duela langile publiko orori ezarri nahi argitu du.
MOMENTU HONETAN, Euskadiko Enplegu Publikoaren Legera eramango den behin betiko testua zein izango den ez dakigunean, ESKak Josu Erkorekak ez-adostutako Kode Etiko bat ezartzeko azaldutako asmoa antidemokratikoa dela uste du, langile publikoen adierazpen askatasuna arriskuan jartzen bait da. Eta adierazpen askatasuna zuzenbidezko estatua eusten duen pilare bat da.
Argi utzi nahi dugu ESKren oposizio frontala Kode Etiko honen Euskal Administrazio Publikoko langile orori zabaltzeari.
Kodea, oraingo terminoetan ezarriz Eusko Jaurlaritzak bere jokaeraren inguruko edozein kritika saihestu nahi duela uste dugu. Bere irizpideei bideragarritasunaren esklusibitatea emango dien gestio publikoko eredua ezarri nahi dute. George Orwell-ek, bere 1984 eleberrian bikainki irudikatutako polizia-eredu itogarri eta diktatorialean oinarritutako pentsamolde bakarreko modeloa ote?
Apokalipsiko zaldizkoak (eusko jaurlaritza eta etika komiteko bost kide), nahita nahasten dute leialtasuna eta publikoaren defentsa bere gestio idei eta irizpide partikularren defentsarekin. Aniztasuna eta jarrera konkretuen inguruko eztabaida sanoak, sistema publikoaren osasunarentzako mesedegarri izateaz gain, bere hobekuntzan laguntzen duela ahazten dute, edozein jarrera etikoaren ezinbesteko oinarria.
Adierazpen askatasuna bermatu ezean, oposiziogileak ezin izango zuten 2015-16ko EPEko irregulartasunen salaketarik egin, lanpostu publikoetara heltzeko berdintasun printzipioa zalantzan jarri dituzten salaketak hain zuzen ere. Zerbitzuen pribatizazioa kritikatzea ere ezinezkoa litzateke adierazpen askatasunik gabe, nahiz eta pribatizazioa garestiago eta akordioen kontrakoa izan. Dekretu honekin, ez ote dabil Eusko Jaurlaritzak salaketa, erantzun laboral eta sindikala baldintzatzen ari? Pasa den urtean ESKak salatu zuen lan sindikalaren aurkako eraso larria, langile eta sindikatuen arteko komunikazio elektronikoa oztopatu zutenean, oraingoaren entsegua al zen? Hori al da jarrera etikoa?
Hau guztia dela eta, ESK sindikatuak Eusko Jaurlaritzari exijitzen dio proiektu honen berehalako bertan behera uztea; oinarri demokratikoen kontrakoa bait da, gizabanakoen askatasunaren kontrakoa baita da eta exekutibo honen jarrera inposatzaile eta diktatoriala agerian uzten bait du.
ESK sindikatuak, batasun sindikaletik, langileak animatuko ditu aniztasuna eta adierazpen askatasun babesteko beharrezkoak diren mobilizazio orotan parte hartzera.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56