Gaur goizean Jaurlaritzako Osasun Batzordean, Darpon jauna, Osasun kontseilariaren agerraldiaren harira ESK sindikatuak zera adierazi nahi du:

Erabat harritzen gaitu hain “sakona” izan den ikerlana eta gero departamenduak azterketa ereduan edo zuzenketa ereduan soilik akatsak izan direla ondorioztatzea. Duela hilabete bat baino gehiago gure sindikatuak mahai gainean jarri zituen Osakidetzako EPEan egondako ustezko bidegabekeriak zein azterketen filtrazioa. Geroztik Osakidetzako zuzendariek datu hauek ezeztatu eta salaketa aurkeztu zutenen kontra aritzea baino ez dute egin, haien ardura bere gain hartu eta dimisioa aurkeztu beharrean.

ESK sindikatuak ezin du ontzat hartu salatutako EPE horretan tribunaleko kideak izan ziren pertsona berberak burututako ikerlanik. Guretzako ikerlan honek ez du zilegitasunik eta burutu aurretik esaten genuen bezala, honek helburu bakarra zuen; Osakidetzaren zuriketa eta kopla-burukoak topatzea. Azken hau argi utzi dute azterketa errepikatzearen erabakiarekin.

Iruzurraren seinaleak direla eta Darpon jaunak espediente berriak ireki behar izan ditu (digestio aparatuan, medikuntza intentsiboa, traumatologia eta urologia) baina ESK sindikatuak argi du; Osasun Sailak eta Osakidetzak ez dute zilegitasunik inolako ikerketa lana egiteko.

Ikusi dugun agerraldian Darpon jaunak, eskujokari paregabea izanda, datuen nahaspilatu baino ez ditu eman; balorazioak, emaitzak … edozein gauza bere ardura ez onartzeko eta erabaki posible bakarra ez hartzeko, hau da, Mujika anderea eta bere dimisioa ez aurkezteko.

Azkenik ESK sindikatuari erabat garrantzitsua iruditzen zaio kontuan izan behar dugula guzti hau kutsatutako eredu bati erantzuten diola eta gure asmoa hain zuzen ere eredu hauek guztiz iraultzea dela eta horren alde borrokan jarraituko dugu. Eredu berri bat non gardentasuna, berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publikotasuna lehentasuna izaten duen.

Tolosa eta Elgoibarko subrogazioaren hondamendi handia

ESK sindikatutik Osakidetzako zuzendari nagusiaren eta Giza Baliabideen zuzendariaren dimisioa eskatzen dugu, subrogazio-prozesu osoaren kudeaketa negargarriagatik, lanpostuak betetzeko praktika klientelarrak Irakurri

Tolosa–Elgoibar BEA-ren subrogazioa

 Mugikortasunak, barne promozioa eta Zerbitzu-eginkizunak ez dira deialdi ireki baten bidez kudeatu Irakurri

Basurtun lan egiteko bide luzea

Kaputxinoetako sarrera ixtearekin ospitalerako sarbide-denborak handitu egin dira. Irakurri

Nola igo daiteke Osakidetzan lan egiteko beharrezkoa den titulazioa NISAE erabiliz?

NISAE datu-baseak eskuratuta ditugun titulu ofizialak kontsultatzeko aukera ematen du. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108