Osakidetzak jarraitzen du osasun-zerbitzuak pribatizatzen, eta gure osasun-sistema murrizten. Hori dela-eta, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok berriro hasiko gara mobilizazioak antolatzen, politika horren aurka; zeren politika horrek gehiago begiratzen du interes pribatuengatik, herri-onuragatik baino.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok iaz ere antolatu genituen mobilizazioak pribatizazioen kontra, batez ere Urdulizko Ospitalean. Mobilizazio horien artetik 2 orduko lanuztea egin zen Bizkaian. Orain berriro ekin behar diegu mobilizazioei, pribatizazio gehiagoren mehatxuen aurrean. Zehazkiago esateko, Osakidetzak pribatizazio berri hauek azaldu ditu: Urdulizko Ospitaleko lentzeria eta sukaldaritza, Lezako Ospitaleko garbikuntza-zerbitzua, informatika-zerbitzua kanpora ateratzea edo Eibarko Ospitalea ireki orduko zenbait zerbitzu kudeaketa pribatuaren esku uztea, besteak beste, errehabilitazioarena.

Osakidetzak pribatizazioaren estrategiari eusten dio. Eta sindikatuok egiaztapen bat azpimarratu nahi dugu: osasun-sistemak zenbat eta pribatizatuago egon, orduan eta desberdintasun handiagoa osasun-zerbitzuak eskuratzeko. Guk apustu egiten dugu ekitatearen alde; baina, horretarako, ezinbestekoa da gure osasun publikoa sendotzea.

Pribatizazioaren aldeko politika horrek 350 milioi euroko gastua dakarkio urtero Osakidetzari. Eta diru-kopuru hori handituz joango da pribatizazio berri bakoitzarekin. Sindikatuok salatzen dugu, gainera, sarri-sarri erabiltzen den argudioa, erabaki horiek jendaurrean zuritzeko: dirua modu eraginkorragoan erabiltzea. Gezurrezkoa da. Bakar-bakarrik garbiketa-zerbitzua pribatizatzeak 5.000 euroko gainkostua dakar, azpikontrataturiko langile bakoitzeko. Askotan eskatu ditugu txostenak, horrelako neurrien zergatiak argitzeko; baina Osasun sailburuak ez du inoiz egin nahi izan inolako azterlanik, ez ekonomiaren aldetik, ezta zerbitzuen kalitatearen aldetik, eraginak eta ondorioak ikusi ahal izateko.

Azpimarratu beharrekoa da, halaber, zerbitzu-mota guztiak pribatizatzen direla, baita zuzeneko osasun-arreta ere. Bereziki eskandaluzkoa iruditzen zaigu Tolosaldeko egoera, Euskal Autonomi Erkidegoan erreferentziako ospitale publikorik gabeko eskualde bakarra baita.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak eginak eta indarrean ditu akordioak sindikatuekin, non berariaz zerbitzurik pribatizatzeko edo kanpora ateratzeko debekua jasota dagoen, eta dauden azpikontratazioak lehengoratzeko azterketak egin beharra ere jasota dagoen. Sindikatuekin negoziatu nahi dutela esango dute, gero! Zertarako, baina, Osakidetzako Zuzendaritza ez bada gauza harturiko konpromisoak betetzeko? Zertarako akordioak egin, ez badute betetzeko asmorik?

Horregatik guztiagatik, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok mobilizazio-sorta berri bati ekingo diogu berriro. Hortaz, otsailaren 21ean bi elkarretaratze egingo ditugu Osasun Sailaren hiru ordezkaritzen aurrean. Mobilizazioak gogortuz joango dira, Osakidetzak bere jarrera aldatzen ez duen bitartean. Haien esku dago gatazka hau bideratzea.

 

ESK-k salatzen du Deustuko Etengabeko Arretako Guneetako (EAG) gidari-langileek aparkalekuei dagokienez pairatzen duten egoera

ESK ha solicitado que los conductores puedan aparcar en el hospital en el sitio que dejan libre al retirar el Irakurri

Osatek, integrazioa orain!

Osateken kudeaketa txarraren ondorioz, langile askoren lan-baldintzak okertzen ari dira, eta, ondorioz, lan-eskubideei dagokienez, eskala bikoitza sortzen ari da. Irakurri

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen!

Onartezina da lan gatazkak bide bazterretan konpontzen zituen erregimen baten oinordekoei ahotsa ematea. Orain Akordio Arautzaile berri baten negoziazioa hasten Irakurri

ESK Osasun Goi-mailako Teknikarien grebaren aurrean

Deialdi hau Estatuan egin da, eta elkarte profesionalek eta sindikatu korporatiboek bakarrik hartu dute parte. Gustatuko litzaiguke deialdia pluralagoa izatea. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106