Espainiar Estatuko Gobernuak (PSOE eta Sumar alderdiaz osatuta) ekaineko Gobernu Kontseiluan onartu zuen langile publikoen soldata % 2 handitzeko errege dekretua, eta oinarrizko araudi moduan neurri hau izendatzea, hemen beste erabakirik hartzea ukatuz. Orain, hilabeteko epean, dekretu hori bozkatu behar da, onartzeko edo indargabetzeko.

Horren aurrean, ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek eskatu diete Espainiar Kongresurako hauteskundeetan EAEn ordezkaritza lortu zuten alderdiei ez dezatela dekretua onartu, ez duelako bermatzen langile publikoen soldata Euskal Herrian erabakitzea, eta duten ordezkaritza erabiltzea langile publikoen lan baldintzak Euskal Herrian erabakiak izan daitezen, horretarako beharrezkoak diren erabakiak hartuz. Aurretik ere emendakin bat proposatu zitzaien alderdiei hau bermatzeko.

Gogora dezagun estatuko gobernuak dekretua onartu zuen egun berean sindikatuek elkarretaratzea egin zutela Gasteizen, salatzeko langile publikoek hirugarren urtez jarraian galduko zutela erosahalmena, eta uko egiten zitzaiolako euren lan baldintzak eta soldatak hemen negoziatzeari.

Hori horrela, alderdiekin hartu emanetan jarri dira eta aldebiko bilerak izatera gonbidatu dituzte, langile publikoen soldata hemen erabakitzeko aukerak aurrez aurre azaltzeko.

Joan den kurtsoan zehar milaka langile publiko eta hiritar kalera atera dira politika publikoen aldaketa eskatzera, zerbitzu publikoak indartu behar direla aldarrikatzera, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu behar dela adierazteko eta langile publikoen lana eta bizi baldintzak hemen erabaki behar direla eskatzeko. Hortaz, alderdiek Dekretua dagoen bezala onartuz gero, sektore publikoko langileen eta euskal herritarren eskaerari bizkar emango diote.

Euskal Herriko hitzarmenen lehentasuna onartu da sektore pribatuan. Ordua da sektore publikoan ere lehentasun hori onar dadin.

Eusko Jaurlaritza anbulantzietako azpikontraten zorrak berriro ordaintzera kondenatuta

ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak Eusko Jaurlaritza zigortu du Ambulancias La Pau enpresak langileei ordaindu gabe… Irakurri

Ezta euro publiko bat ere genozidioaren konplizitaterako!

Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak CARAMEL proiektuan parte hartu dutela, eta Israelgo hiru… Irakurri

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko 2026 irailak 16 Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117
  • 118