Berriki, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari Legebiltzarrean entzun diogu Osakidetzak EPE berri bat deituko duela eta mahai sektorialean negoziatzen ari direla.

Sailburuak eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Rosa Pérez Esquerdok, iritzi publikoari esaten ez diotena da mahai horretan esertzen diren sindikatuek ez daukatela inolako zilegitasuna.

ESK-k gogorarazi nahi du duela 10 urte baino gehiago ez direla hauteskunde sindikalik egiten Osakidetzan, eta egungo plantillari bere ordezkariak aukeratzeko legezko eskubidea kendu zaiola.

Zer gertatuko litzateke Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarra desegingo ez balu eta epe barruan hauteskundeak deituko balitu? Eta Legebiltzarrak, desegin gabe, legeak egiten jarraituko balu, nola kalifikatuko genituzke lege horiek?

Datorren erantzuna “Estatu-kolpea” edo “herri-borondatearen usurpazioa” da; izan ere, ESK-rentzat horixe egin dugu sindikatuok Osakidetzan.

Gaur egungo plantillak aukeratu ez dituen sindikatuek akordio garrantzitsuak negoziatu eta sinatzen dituzte, ez soilik plantillarentzako, baizik eta herritar guztientzat, hala nola Aldi baterako Kontratazioko Zerrendak Prestatu eta Kudeatzeko Akordioa edo etorkizuneko EPEaren oinarriak.

ESK-k Osakidetzako Zuzendari Nagusiari eta Mahai Sektorialean dauden sindikatu gehiengodunei eskatzen die lehenbailehen dei ditzatela ESI desberdinetako hauteskunde prozesuak, egungo plantillari ahotsa emateko.

Hala ez bada, ESKk prozesu horiek sustatuko ditu legitimitatea duen eremuetan.

Osakidetzako 23-24-25 EPEan egindako azterketak eta bere erantzunak

ESK-tik oposiziogile guztien eskura jartzen ditugu orain arte egin diren 23/24/25 EPEko azterketak eta erantzunak. Irakurri

Nolakoa izan zen Osakidetzako 20-21 22 EPEko erantzun-orria?

Zuzentzat hartuko den erantzuna azpiko laukia bete gabe duen letra izango da. Irakurri

Osakidetzako lantokietan tratu iraingarririk ez!

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Irakurri

Itzarri, jaitsi genozidioaren trenetik

Itzarrik 4,88 milioi euro inbertitzen ditu CAF-en. Steilas eta ESK sindikatuok sinadura kanpaina bateratua hasi dugu Itzarriri gure dirua genozidio Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114