Pozten gara Garapenaren irekieraz, baina desblokeatze hori, funtsean, ESKk epaitegian duela gutxi irabazitako epaiaren ondorio da. Exekuzioa eskatu behar izan genuen, eta horregatik iritsi da Osakidetza akordio honetara.

Sinatzaileak akordio honekin paparra ateratzen saiatu arren, ezin dute ahaztu negoziatzeko Osakidetzak duen jarrera ez dela zerutik erortzen, Osakidetza negoziatzera eta konponbidea bilatzera behartzen duen epai baten ondorio baizik.

Garapena irekitzeagatik poztu izanak ez digu galarazten irakurketa kritikoa egitea; izan ere, soldata-ezberdintasunak eta soldata-eskala bikoitzak bere horretan diraute deialdiak bertan behera uztea erabaki zenetik, horrek langileengan sortu zuen ezinegon handiarekin.

Akordioa ez da nahikoa, ez baitu Osakidetzaren Garapen-eredua aldatzen. Aldi bakarrerako ohiz kanpoko deialdia egiten du, egoerak hala agintzen duelako. Harrigarria da nola sinatzaile batzuek saldu egiten duten haiek aldeztutako eredua dela, iraungitze-data duela aipatu ere egin gabe.

Prestakuntzaren baremoa kendu egin da, sindikatu batzuentzat merkatu eta negozioa besterik ez zena, eta buruzagitzen balorazioaren subjektibotasuna kendu da, baina sinadurak ez du bermatzen irizpide horiek etorkizunean kentzea. Zer egingo du Osakidetzak hurrengo deialdietan? Prestakuntza berreskuratuko du? Buruzagitza eta erdi mailako kargudunen irizpide subjektiboak bere horretan utziko ditu? Horrela izan daiteke sindikatu sinatzaileek emandako erantzun ahula ikusita, irabazitako epaiak sortutako aldeko testuinguruan ez bait dute profitatu.

Ez dute soldata eskala bikoitzaren arazoa konpontzen, ez baitute onartzen 2011ko azken deialditik sortutako zorra. Gainera, 2012tik 2019ra jubilatu ziren langileak kanpoan uzten ditu, Osakidetzak 2019ko urtarrilaren 1ean finkatzen baitu atzeraeragina, urteko deialdiak egin beharra jasotzen duen araudiaren edukitik urrunduz.

 

ESK poztu egiten gara, baina uste dugu ez dela nahikoa. Osakidetzak legezkotasuna betetzea eta urtero legez behartuta dagoen deialdiak egin ditzan exigitzen jarraituko dugu. Garapena hainbeste urtez eteteagatik sortutako zorra onar dezala ere exigitzen jarraituko dugu.

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98