ESK Sindikatuak oso positibotzat jotzen ditu ekainaren 26an eta uztailaren 9an izandako mobilizazio- jardunaldiak. Osakidetzako langileek frogatu dute, pandemia  honetan  jasandako  lan-kargek eragindako nekea baino, oraindik handiagoa dela  Zuzendaritzarekiko  nazkatze  eta  haserrea,  estakadan utzi baitituzte; eta hau mobilizazio desberdinen arrakastan islatu da.

Ekintza sindikalaren batasunak, plantillaren laguntza argiarekin bat doanean, fruituak ematen dituela frogatzen du; orain, hori mantendu eta bultzatu behar dugu, udazken gatazkatsu bati aurre egin ahal izateko.

Plantillekin eta haien ordezkariekin gutxieneko elkarrizketa izateko eta eguneroko lanean gutxieneko segurtasun-baldintzak bermatzeko gai ez den eta prekarizazioan eta prestakuntzarik  ezan  oinarritzen den pertsonal-politika jorratzen duen Zuzendaritza honen aurrean, mobilizazio bateratu eta iraunkorra besterik ez zaigu geratzen.

 

ESK Sindikatutik ondokoa exijitzen diogu Osakidetzari:

  • Osasunera bideratutako aurrekontua handitu, eta Lehen Arretara bideratutakoa nabarmen handitzea, aurrekontuaren %25 gutzienez.
  • Lege-iruzurretan ezkutuan dauden lanpostuak plantillan sartzea, eta behin-behineko langileak finkotzea.
  • Murrizketa guztiak eta erosteko ahalmena berreskuratzea, aldi baterako ezintasuna lehen egunetik ordezkatzea, Garapen Profesionaleko eredua aldatzea, egungo soldata ezberdintasunekin amaitzeko, erretiro aurreratuagatiko primak berreskuratzea.
  • Zerbitzu pribatizatu guztiak itzultzea, enpleguari eutsiz.
  • Langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzea, kategorien artean inolako bereizkeriarik egin gabe.

Helburu hauek lortzeko, ESKk, ekintza sindikalaren batasunetik, udatik haratago mobilizazioen jarraipena egitea ezinbestekotzat jotzen du. Osakidetzari aurre egiteko prest dagoen plantilla bateratu eta ausartak bakarrik lortuko ditu lorpen horiek eta beste batzuk.

 

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri

Osasun mahai honetatik ez da Osakidetza indartzeko neurririk aterako

Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu pribatizazioari buruzko bere planteamenduei buelta eman diezaien, Onkologikoaren eta Nafarroako Gobernuaren bideari jarraitu diezaien eta pribatizatutako Irakurri

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98