ESKak, poztasun handiz, ongi etorria ematen die Urduliz Ospitaleko garbiketa zerbitzuko gure lankide berriei. Urduliz %100 publiko baten aldeko herritar eta langileen mobilizazioak eta
ESKren pribatizazioen aurkako salaketen ondorioz KEAO/OARCek emandako ebazpenak lortu dute garaipen hau.

Baina berri on hau lausotua geratzen ari da zerbitzua martxan jartzeko Osakidetzaren nahaste eta inprobisazioagatik. Langileak hainbat gabezien aurrean aurkitzen ari dira eta denak ezin
zaizkio zerbitzu berri baten irekierari egotzi.

Jarraian langileen artean gehien aipatutakoak eta buruzagitzei ezagutarazi dizkiogunak:

  • Formazio eta informazio eskasa; bi egun bakarrik.
  • Esparru ezberdinetako eginbeharrak batzen dituzten lan protokoloen gabezia. Protokolo hauek Osakidetzako beste zentroetan badaude, langileen partehartzearekin hauek egokitu besterik ez da egin behar. Segurtasun eta kalitatez lan egiteko beharrezkoak dira protokolo hauek eta kirofanoetan bezalako esparruetan lan egiteak sortzen duen antsietate eta segurtasun ezarekin amaitzeko beharrezkoak dira.
  • Beharrezkoa ikusten dugu esparru honetan esperientzia duen arduraduna izendatzea, momentu honetan ari direnak jarrera hona duten arren.
  • Zerbitzua egoki aritzeko beharrezkoak diren hainbat elementuen gabezia ikusten dugu: garbiketarako nahasturak egiteko hargunea eta piltzar zikinentzako makina garbitzailea; momentu honetan langileak lan hauek eskuz egiten ari dira, honek dakarren lan-kargekin.
  • Ospitaleak zabalera oso handia dauka (eraikuntza modeloaren ondorioz), hortaz, benetako lan-kargen ebaluazioa egin behar da plantilla zehazteko.
  • Sarrera nagusia garbitzeko erosi dituzten makina berriak pasilloak garbitzeko erabili daitezela proposatzen dute.
  • Gauez langile bakar bat egotea guztiz eskas ikusten dugu.
  • Garbiketa produktuen fitxa teknikoak ez daude langileen eskura eta material gabezia ikusten dute.


ESKak arazo hauek zuzendaritzari igorri dizkie eta, aldi berean, sindikatu guztiekin batzar bat eskatu dio. Elkarrekin indartsuago eta erabakiorrago izango garela uste dugu. Elkarrekin
lortuko dugu Osakidetzak sukalde eta garbiketa bezalako kolektiboak, tratamendu medikoen eraginkortasun eta hobespenean zein morbimortalitatearen jaitsieran duten garrantzia aitortzea.

Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Osakidetzako langileei eskatzen diegu Osakidetzan aldaketak defendatzeko aukera eman diezagutela, gure lan-baldintzak hobetzeko. Osakidetza aldatu enpatia, koherentzia, etika eta irmotasunatik. Irakurri

2020-21-22-E EPEko plazak, nola aukeratzen dira?

Jakin behar duzun lehenengo gauza da bi prozesu direla batean. Izen-emate bakarra egin genuen arren, denok hartzen dugu parte bi Irakurri

Azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskundeetan, posta bidez eman dezakezu botoa

Modu errez batean azaltzen dizugu nola bozkatu dezakezun postaz. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88