HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

 

Pribatizazioaren aurkako mobilizazio sindikal eta sozial baten alde


Osakidetzak Urdulizeko Ospitaleko sukalde, mihiseria eta garbitegi zerbitzuen lizitazioa argitaratu ditu eguberri garaiaren erdian, kanpo enpresek ustiatu dezaten. Prozesu hau ospitalearen irekierarekin hasi zen, garbiketa zerbitzuarekin.


Urrats berri honekin Darpon jaunak ez ditu bere akoridio propioak betetzen; ez Funtzio Publikoko Mahai Orokorrarena ezta Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen Akordioarena. Akordio hauetan externalizazio berririk ez egiteko eta egindakoak leheneratzeko erabakia hartu zen. Jarrera autoritario eta antidemokratikoa erakusten du beste behin ere gure kontseiariak. Zertarako balio dute Gobernuak sarritan aladarrikatzen dituen negozizio mahaiak, ez ba du gero errespetatzen bertan akortdatzen dena?


Erabaki hau gizarte eta langileen interesak kaltetuko dituzten printzipioetan oinarritzen da; alde batetik pribatizazioak beti dakarren gainkostua eta bestetik prekarietatea eta kalitatearen galera.
Kontseilari jaunak argudiatzen du alor pribatutik ere aberastasuna eta lana sortzen dela. Argudio faltsua da. Lan sorreraren aldetik esan behar dugu ez direla lanpostu gehiago sortzen enpresa pribatua izateagatik; lanpostuak prekarioagoak izango direla baieztatu daiteke ordea. Beste aldetik, Darponek “aberastasunaren sorrerra” aipatzen duenean, diru publikoa enpresa pribatura traspasatzea esan nahi du. Eta enpresa hauek ez dute soilik langileen soldatak kitatu behar, horri enpresaren “irabazia” gehitu behar zaio.


Beraz, zerbitzu hauek publikoak izan ezkero, Osakidetzak enpresa pribatuak daroan “irabazia” aurreztuko luke. Hori bai litzateke aberastasuna metatzea, enpresa pribatuari ematea aldiz, xahutzea. Nafarroan argi dakite aspaldi pribatizazioak gainkostua dakarrela. Nafarroako Kontuen Ganberak, diru publikoa fiskalizaten duen erakundeak, zerbitzu hauen pribatizazioak 670.000 eurotako gainkostua suposatu zuela esan zuen. EAEn ere, oso gertu daukagu eskola jantokiekin gertatu zena.


Beste aldetik, Kontseilariak ez du kontutan hartzen pribatizazioak daukan eragin ezkorra kalitatearen galeran. Ez du egiten ez duelako pisuzko argudiorik. Ikusi besterik ez da egin behar Nafarroan izan ziren erabiltzaileen milaka salaketak sukaldeak pribatizatu zirenean.


Gogoratu behar da Osakidetzak, egun, 330 miloi euro baino gehiago behar dituela enpresa pribatuentzako eta Urdulizeko Ospitalearek garbiketa zerbitzuak urtean 100.000 eurotako gainkostua suposatzen duela.


Osakidetzak sukaldea, garbiketa, mihiseria eta mantentze-lanak bezalako oinarrizko zerbitzuen pribatizazioaren prozesuan aurrera jarraitzen du, langile ez-sanitarioak egiten duten lana garrantzitsua ez delako idei okerrarekin. Ikerketa objetiboak adierzten dute zerbitzu hauen garrantzia tratamendu medikuen kalitate, hobekuntza eta eraginkortasunean, baita garbiketaren eragina osasun zentroen heriotza-tasan. Pisuzko argudioak hauek guztiak lan hauek Osakidetzako langileak egin ditzaten.


Arrazoi hauek direla eta ESKak lehiaketa publiko hau bertan behera uztea eskatzen dio Osakidetzari, zerbitzu hauek alor publikotik kudeatu daitezen eta zerbitzu kalitate eta lan baldintza duinak mantendu daitezen.


Darponek berriz gezurretan dabil, hau da auzi honen muinean dagoena. Urdulizeko Ospitalean ez zela zerbitzurik pribatizatuko adierazi zuen eta pribatizazioekin ireki da. Argi dago maila etiko eskasa duela eta arazoa ez dela bilerekin konpoduko, kontutan izanda Osakidetzak zinatutako akordioak ere ez dituela betetzen. Zer espero dezakugu IMQ (osasun pribatua) zuzendu duen Kontseilari honekin? Faltan botatzen baditu bere osasun pribatuko gestore garaiak inork ez du behrtzen Osakidetzan geratzera. Langile eta erabiltzaileak txalotuko dugu bere erabakia.


ESKak ez du baimenduko Kontseilari honek (eta babesten duen Urkulluren gobernuak) bide horretatik jarraitzea. Horretarako zentzugabekeri honekin amaituko duen mobilizazio zabala eta sendoa sortzea ezinbestekoa ikusten dugu; Osakidetzako zerrendetatik lanpostu guztiak kontratatuko duen osasun 100% publikoa defendatuko duen langile, sindikatu, erabiltzaile, mugimendi asoziatiboa eta ezkerreko alderdiek babestutako mobilizazioa. Kaltatezko osasun publikoaren defentsa guztion ardura delako.


Hau da aurrerantzako erronka eta bertan gure ahalegin guztiak bildu behar ditugu.

 

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56