HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Mahaiekin ohituak gaude, jakina, mahai komun eta arruntez ari gara, funtzionamendu sinplea duten horiez, lau hanka ohol bat eusten. Era berean, zailtasun handirik gabe ezberdintzen dugu noiz dagoen mahai bat ondo eta noiz ez. Mahaiaren hankak sendoak direnean, antzeko ohol bati eta ondo bukatutakoari gogor lotuak egoten dira, eta mahaia kolokan ez egoteko luzera egokia
izaten dute, orduan ziur egon gaitezke mahaiak bere helburua ondo beteko duela.

Har ditzagun, baina, ondoko galderak kontuan:

Zer gertatzen da hanketako bat besteak baino motzagoa denean? Edo okerrago, hiru hanka besterik ez dituenean? Zutik mantenduko al da bi hankarekin soilik?, edo bakarrarekin? Zer gertatzen da hanketako bat edo gehiago ez badaude oholera gogor lotuak?

Zeure buruari galdezka ibiliko zara, ziurrenik: zein zerikusi du mahaiak bere lanarekin? Asko, kontuan izaten badugu Lehen Arretako administrazio-arloetako lanak, haren tamaina dena
delakoa izanda, funtzionamenduak edo eboluzioak, mahai batek bezala jokatzen duela.

 

  1. RATIOA

 

Euskadiko lehen mailako arretarako estrategian aurkeztutako ekintzek, zerbitzu eskaera handiagoa duten LMko zentroetan, Familiako medikuntza eta Erizaintzako pertsonala handitzea proposatzen dute, ez dute, ordea, administrazio-arloa indartzeaz ezer esaten.

Lehen Arretan biztanleko administrazio langile ratioa 2.250 OTI/administrari (1 ½ kupoak) kopurutik jaitsi behar dela uste dugu, zeregin berri andana euren gain hartu eta txanda emateko prozesuan zailtasunak baitituzte.

Antolakuntza Orokorrak bere lan dokumentuan sortutako Administrazio-arloko profil profesional taldeak ez du ezer zehazten egungo eta
etorkizuneko ratioez:

«Tamaina egokia eta zeregin eta funtzioen antolakuntza ondo zehaztua duen administrazio-arloa, LAUren funtzionamendu egokia bermatzen du eta profesional sanitarioen administrazio gainkarga saihesten du, sistemaren ez eraginkortasun handienaren isla izaten dena.

Hala ere, egungo aldakortasuna kontuan izanda zaila da ratio egokiez hitz egitea, hala profesional horniketaz nola garatu beharreko zereginez, horietako gehienak zentro guztietan komunak izanda».

Paragrafo hori irakurrita «kea» besterik ez duzu hartzen, «ratioez» hitz egitea zaila dela eta «tamaina egokitasuna»-z hitz egiten duela, baina inolako mugarik zehaztu eta zehaztu asmorik gabe.

Arreta espezializatua edo bigarren mailakoa duten anbulatorioen kasuan, ratioa ezin da LAUen mendeko diren OTI kopuruaren arabera kalkulatu. Zein zentzu dauka biztanleko ratioa ezartzeak ospitaletik kanpoko zerbitzu-zorroa Lehen mailakoa baino askoz handiagoa denean? Zentroari lotutako OTI txartelez kanpoko informazio, txanda emate eta administrazio funtzioak betetzen direnean?

 

  1. KATEGORIA

 

 

«Osasun zentroen administrazio-arloetan, sarri askotan aurkitzen ditugu kategoria ezberdinetako profesionalak lanean (administrariak, administrari laguntzaileak eta zeladoreak, eta
zenbait kasutan erizaintzako laguntzaileak).

Beharrezkoa da bezeroen arretarako eremuetako profila aztertzea eta zehaztea, garatu beharreko eskumenak zehaztea, langileen hautapen prozesuak formakuntzara eta arlo horietan lan
egiteko beharrezko trebakuntzara lotuta».

Eskumenak eta administrazio langileen funtzio profilak zehazteko lehentasun ikuspegi horrekin bat egiten dugu, baina zehaztapen horretan urrunago joango gara:

Zailtasun eta erantzukizun handiagoa duten zeregin administratibo andana geure gain hartu ditugu, hala nola txanda emateko baimen bereziak eta administrazio kudeaketa. Horrek
«administrari laguntzaile» kategoria «administrari» kategorian bihurtzea ekarri beharko luke, laguntzaile figura administrazioko oinarrizko lanpostu zehatzetarako utzita.

Eskumen eta profilen zehaztapenak lanpostu funtzionalaren dekretua eguneratzea dakar berarekin, administrazio unitateetako profesionalen zeregina indartu eta berrikusi eta call center
zerbitzua ematen dutenen trebakuntza hobetzea, kategoria profesionalaren aitortza ahaztu gabe. Egun badira jada Administrari kategoriaren funtzioak betetzen dituzten pertsonak eta erantzukizun berezi izendapena egokitua izan beharko lukete.

 

  1. OSAGARRIA

 

Egun, ospitalean edo anbulatorioko kanpo kontsultetan zerbitzua eskaintzen duten administrazio langileak bere kategoriari esleituta dagoen % 4ko osagarria dauka bere lansarian, LMko langileak ez duena. Horrek haserre asko sortzen ditu, noiz eta egungo LMko zereginak azken urteetan hazi eta dibertsifikatu direnean eta horien kudeaketak ospitaleko eremuetakoak baino konplexutasun handiagoko prozesua izan duenean.

Ospitaleratze osagarri deritzona ospitale bateko langilego osoak du aitortua, kanpo kontsulta eta ospitale kanpoko arretako langileak barne. Eta ez al du, bada, LMko administrazio-arloak arreta espezializatuko edo kanpo ospitaleko arloek egiten duten kudeaketa eta txanda emate funtzio berbera egiten? Justua da hau eskatzea: «lan berdina, soldata berdina».

Soldata berdintasun kontzeptuaren arabera, antzeko lanak egiten dituzten pertsonek ordainsari berdina jaso behar dute.

Bidegabekeria hori berehala konpondu beharra dago, ospitale kanpoko eta ospitaleetako funtzio eta zereginak ere administrazio atalak gain hartzen ditu. ESIaren arabera hainbat adibide aurki genitzake; adibide «iraingarrienak» ospitale kanpokoak eta lehen arretak bat egiten duten eta funtzio biak elkartzen diren anbulatorioetako administrazio eremuan daude. Ospitaleko edo anbulatorioko kanpo kontsultetako pertsonalera mugatua den osagarriak sortzen dituen ezberdintasunak ahalik eta azkarren konpondu behar dira. LAA plataformarekin izandako aldebiko bileretan emandako planteamenduen jakitun gara eta itxaropena dugu bere bultzadarekin osagarri horren gauzatzea epe motzean iritsiko dela.

 

  1. FORMAKUNTZA

 

Beharrezkoa da administrazio-ataleko langile guztien formakuntza: langile finko, bitarteko eta behin-behinekoena, administrazio-arloko zereginetan espezializatuta. Osasun zentro bakoitzaren benetako beharretara egokitutako formakuntza plan bat.

Lehentasunezkoa deritzogu LMko langile hasiberrientzako formakuntza. Hau da, behin-behineko izendapenen edo ordezkapenetan dauden langileek, euren lehen kontratuaren aurretik, eta Osakidetzako LMa ez den beste antolakunderen batetik datozen langileen birziklatzeak formakuntza bat jaso behar du osasun zentroan sartu aurretik edo ordezkatuko duen kidearekin batera dagoela.

Era berean eta ildo beretik, hezkuntza zentrotzat aitortu beharko litzateke eta, beraz, hezitzailetzat hartu administrazio-ataleko langileak, euren denboraren zati bat langileak formatzera bideratzen dute, ez soilik praktiketan dauden ikasleak, baita LMko administrazio arloren batean lan egingo duen zerrendetako pertsonala ere. Formakuntza eskaintza eta berau jasotzeko ordutegia zabala eta bidezkoa izan behar da, hala formakuntza edukietan nola jasotzeko aukeretan: gaur egun arte talde ez-sanitarioak diskriminatuagoak izan dira eta areago
aldi baterako langileak finkoak baino.

Administrazio-arloetan burutzen den kudeaketa egokitzeko beharraren barruan, formakuntzarako urteko ordu gabeziatik orduen zenbaketa osoa egitea eskatzen dugu. Ezin dugu ahaztu, garai berrietara egokitzeko, etengabeko ikaskuntza bat dagoela, izapideak, prozesuak, tresna formatikoak, talde bilerak,… eta horretarako pertsonal osoa trebatu behar da.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56