Osakidetza erabakitzen ari da Autonomia Erkidego osoan, uda garaian, osasun-zentroen itxiera arratsaldeetara aurreratzea. Horrek esan nahi du, alde batetik, herritarren eskubideak murriztuko direla, lehen mailako arretako euren erreferentziazko zentroa, osasun-baliabide garrantzitsua dena, galduko dutelako; eta, bestetik, EAG edo ospitaleetara joan behar izango dutela. Horrek gainkarga asistentziala sortzen du larrialdi-zentro horietan, eta, aldi berean, herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea murrizten du, osasun-baliabide gutxiago baitituzte.

Egoera hori urtez urte errepikatzen ari da, itxierak areagotzen ari dira (aurten Bilboko eta Uribeko zentroak gehitu dira), eta gure Osasun Zerbitzu Publikoa ez da arazoa konpontzeko gai; hortaz, honek egoera arriskutsuak sor ditzakeela uste dugu, non beharrezko zerbitzu publikoak irekita mantentzeko ezintasuna justifikatuko den, eta lehen mailako arretaren esparruan murrizketa gehiago eta zerbitzu-zorroaren pribatizazioak ere ekarriko dituzten.

Uste dugu Lehen Mailako Arretako langileak gainezka eta erabat akituta daudela, eta ez dago langile nahikorik beste langileen ordezkapenak eta absentziak beren gain hartzeko; hala ere, arazo hori zerbitzu publikoek pairatzen dituzten arazoak ebazteko osasun-kudeatzaileek duten ezintasunaren ondorio da.

Sindikatuek salatu dugunez, lehen mailako arretatik ihes egiten ari dira profesionalak, ospitale-zerbitzuetara, bestelako administrazio publikoetara, beste osasun-erakunde batzuetara eta beste herrialde batzuetara, prekarizazioagatik, kontratuen abusuagatik eta zuzendaritzetatik inposatutako lan egiteko moduagatik. Era berean, ezin dira langileak behar bezala dimentsionatu, erantzun beharreko populazioen eta artatu beharreko eskarien arabera.

Hau da, urte batetik bestera, lehen mailako arretan kalitate-galera eta giza baliabideen gabezia pairatu ditugu, eta aurten are gehiago murriztu dira COVID-19 kasu eta kontaktuen arakatzaileak eta koronabirusaren aurkako txertoa jartzeko langileak kontratatzeagatik. Gainera, horri guztiari, pandemian bizi izandako egoerak eragindako nekea gehitu behar zaio.

ESKtik, berriz ere, arduradun politikoei eskatzen diegu serio har dezatela, eta, Osasun Sailaren 2021-24 Esparru Estrategikoan adierazten den bezala, lehen mailako arreta herritarrengandik hurbilen dagoen laguntza-maila gisa sustatu eta indartu dezatela, irisgarritasun handiagoa bermatzeko eta osasun-arloko ekitaterik eza eta desparekotasunak saihesteko.

 

 

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56