Harrapakeriaren izurritea. Alde lapurrak osasungintzatik.

Azken hileotan kolore guztietako politikariek  hainbat neurri hartu dituzte.  Zentzuz kontrakoak baita osasun langileek ozenki emandako gomendioen kontrakoak ere. Okerreko sendagaia eman digute urte askoan egin duten bezalaxe. Ez dituzte indartu lehen arreta, laborategiak eta ZIUak. Ez dituzte beharrezko aztarnariak kontratatu. Eta lehengo langile kopuru eskasa ez dituzte handiagotu. Osasun administrazioen artean gure zergetatik ateratako milaka milioi euro banatu dira. Hala ere, ez dute ezertarako balio izan, osasungintza arpilatzen urteak daramatzaten enpresa eta pertsonaia horiexen sakelak betetzeko baino. Eta hau guztia legaltasunaren babesean egiten da. Nori esker? Batetik, osasun baliabideak desegitera eta kolapsatzera daramatzaten neurriak burutzen dituztenei eta, bestetik, neurriok baimentzen dituztenei legezko egitura mantenduta. Dena den, sektore dinamikoenek eztanda egin dute herri eta auzune askotan.

Egiaztatu egin dugu: zahar-etxeetako sarraskiak ez zaie axola; bestelako patologiei aurre egiteko orduan sistemaren erantzun ezak eragindako hildakoak ere ez zaie axola. Berriz ere, seguru asko, bitarteko gabezia dela eta, lehen lerroan daudenei, nori salbatu bizia eta nori ez erabakitzera behartuko zaie. Bigarren olatura eraman gaituzte. Baina ez da ezgaitasuna. Jakinarean gainean egin dute.

 Haserretu gaitezke, baina horrekin ez da nahikoa

Haserretu gaitezke, baina horrekin ez da nahikoa. Errepikatu egingo dira: eragotzi zitezkeen heriotzak, ehundaka mila behargin kaleratu, etxegabetzeak, pobrezia, sufrimendua… Eta kaltedun handiena betikoa: langileria. Osasun sistema murriztuagoa izango dugu, itxarote-zerrenda beldurgarriak eta, aseguru pribatuak, pozez zoratuak negozio-aukera itzela ikusirik.

Arazo hau geurea da. Egoera honetara ekarri gaituztenen esku uzten baldin badugu, damutu egingo gara. Orain badaukagu premiazko eginbeharra, sekula baino handiagoa, lapurrak kanporatzeko, osasun sistema publikoa defendatzeko. Urriaren 17an, antola zaitezte zuen auzo edo herrian, jalgi kalera, borroka da eta bide bakarra.

 

Saihestu moduko heriotzak inoiz gehiago ez. Negozioa osasungintzaren kontura inoiz gehiago ez.

 

15/97 Legea eta Osasunaren Lege Orokorraren 90. artikulua indargabetu!

 

Osakidetzako lantokietan tratu iraingarririk ez!

Osakidetzako langileok ez dugu onartuko gure lantokietan tratu iraingarriak eta gizatasunik gabekoak ematea, joan den larunbatean, maiatzaren 23an, Ertzaintzaren eskuetan Irakurri

Itzarri, jaitsi genozidioaren trenetik

Itzarrik 4,88 milioi euro inbertitzen ditu CAF-en. Steilas eta ESK sindikatuok sinadura kanpaina bateratua hasi dugu Itzarriri gure dirua genozidio Irakurri

Osakidetzako EPEan izena ematerakoan kontuan hartu beharreko gaiak

Titulaziorik ez izatea (IT Txartelak barne), edo garaiz ez aurkeztea, dira oposizioa egin ahal izatea eragotzi dezaketen kanporaketa-arrazoi nagusiak.  Irakurri

Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean dauden jarrera autoritarioak salatzen ditugu

CCOO, LAB, ELA eta ESK-k osatutako enpresa-batzordeak Gipuzkoako anbulantzien jarrera autoritarioak salatzen ditugu Arabako larrialdietako garraio sanitarioaren sarean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114