ESK sindikatuan Osasun Sailetik abiatutako adierazpenekin harrituta gaude. Adierazpen horien arabera, Lehen Arretak protagonismo nabarmena izango du hemendik aurrera, koronabirusak eragindako Pandemiaren kudeaketan eta euspenean.

Dirudienez, gure kudeatzaileek orain ikusi dute Lehen Arretako Taldeek ahalmen handia dutela, eta hauek arduratuko dira artatzen dituzten biztanleen artean testak egiteaz, beren eremuko gaixoen kontrolarekin jarraitzen duten bitartean.

Artatze-esfortzu horren aurrean, Murga andreak ez du zehaztu Lehen Arretako Talde horiek nola hornituko dituzten, ez eta esleitutako zeregin berri horretarako erabiliko diren artatze-baliabideak, giza baliabideak zein baliabide materialak ere.

ESKrentzat, asmo-adierazpen hau eguzkiari egindako brindisa da. Urteak dira Lehen Arretak dotazio eskasia jasaten duela Osasun Saileko eta Osakidetzako arduradunen partetik, eta errealitate horretatik abiatzen gara; edukiz hustua izan den Lehen Arreta, Osasunaren promozioa eta prebentzioa hain zuzen ere. Egoera horrela, Lehen Arretako profesionalak Lehen Arrreta Arnasberritzen plataforman antolatu ziren. 60 puntu baino gehiago aldarrikatu zituzten, eta horien helburu bakarra Lehen Arretak herritarrei eman behar dien arretaren kalitatea hobetzea zen. ESKrekin eta hainbat sindikaturekin batera hiru greba egin arren, Murga sailburuak gaur egun ez ditu kontuan hartu aldarrikapen horiek.

ESK-k konpromiso serioak exijitzen ditu, ez digute balio itxurakeri mediatikoa bakarrik bilatzen duten edukizko proposamen hutsek. ESK-rentzat, ezinbestekoa da Lehen Arreta Plan Integral betekin hornitzea. Bertan, egungo osasun-krisiaren erantzunetik haratago, Lehen Arretaren eginkizuna sendotzeko erabakiak jorratu behar dira, Osasunaren Promozioa eta Prebentzioa lehenesten dituen Eredu-Asistentziala baten barruan, eta herritarrek merezi duten osasun-arreta lortzeko, ezinbesteko giza baliabide eta baliabide materialak bermatu behar dira.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri

Lantoki bakoitzetik Osakidetza aldatu, gure buruak zaintzeko

Lantoki bakoitzetik aldaketa bultzatzeko deia egiten diegu langileei, inbertsio ekonomiko handiagoa, ahalegin handiagoa eta antolaketa-aldaketa ugari egiteko neurriak har daitezen. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93