S.O.S. LANGILEGO GEHIAGO ORAIN!

Darpon kontseilariak bultzatutako murrizketen politika jarraituz, zentroetako zuzendaritza ezberdinak gogotsu ari dira gure lan-eskubideak urratzen.

 

LANGILEGOAREN DOITZE ZORROTZA.

Zuzendaritzak langilegoaren doitze politika zorrotzak ari dira aurrera eramaten unitate askotan. Lan erritmo hain altuak direla eta langileen osasuna arriskuan jartzen da eta bide batez, hiritarrei eskaintzen diegun zerbitzua kaltetzen da. Hau dena aurrezpen ekonomikoaren helburu bakarrarekin.

Horrela, gero eta sailago egiten zaigu gure lanpostuetara joatea, maiz hurrengo egoerekin topatzen bait gara:

  • Langilego gutxiago “ez-egoteak” lehenengo egunetik ez kontratatzeagatik.
  • Beste unitateetara mugikortasun behartua onartu behar izatea, kalitate galera suposatzen ba du ere.
  • Gure zerbitzuak errefortzu gabe geratzea lankideren batek senitartekoak zaintzeko lizentzia eskatzen duenean.

ESKak aspaldi ari da langilegoaren areagotzea eskatzen unitate askotan, lan-karga handiak direla eta. Apurka-apurka erizaintzako zaintzak handituz joan dira, konplexuagoak egiten ari diren bitartean. Gure gaixoen bataz besteko adina aurrera doan heinean, hauen mendekotasuna handiagoa egiten da. Aurrezpenaren bilaketa itsuak, unitateak gaixo desplazatuekin betetzea dakar. Koronarietako Unitatean ZIUko gaixoak sartzen ari dira langilego berdinarekin. Zerbitzu ezberdinak batzen dira langile gehiago kontratatu behar den ebaluatu gabe, 3A-n (trauma eta plastika) eta 4D-n (Kirugia eta Ototrrino) gertatu zen bezala.

Beste batzuetan zuzenean langilegoa murrizten da, zelarien gaueko txandan egin duten bezala. Inongo irizpiderik gabe eta modu erratikoan egiten dute. Lehenengo momentuan erretenetik kentzen dute, egun gutxitara berriz jartzeko eta azkenean Erditzeetan kenduz. Hau ikusita, inongo hausnarketarik ez dela egin pentsa dezakegu. Euren helburu bakarra zelari bat aurreztea da. Gainera, ausartegi ari dira, ahazten ari bait dira Larrialdiko zerbitzu bat dela.

Gaur egun arte, salbuespen gutxi kenduta, Zuzendaritzaren erantzun bakarra arazo hauen aurrean ezetza izan da. Ezetza Garapen profesionalaren auzian eta ezetza ere gaixotasunaren despenalizazioa eskatzen dugunean. Ezetza erosteko ahalmena berreskuratzeari. Ezetza kalitatezko kontratazio egonkorrari. Ezetza lan sorrerari.


LAN ESKUBIDEEN MURRIZKETA

Murrizketen testuinguru honetan, Zuzendaritzak gure Lan-baldintzak Arautzen duen Akordioaren interpretazio murritza egiten ari, kasu askotan gure lan-eskubideak kaltetzen. Hona hemen adibide batzuk:

  • Senitartekoak zaintzeko 50 ordutako lizentzia: Modu orokorrean, lizentzia hau 2 ordutako frakzioetan hartzea baimentzen digute. “Ez-egote” hauek ez dituzte kontratatzen, lan-kargak handituz. Ondorioz, zerbitzu hauen kalitatea okerrera egiten du
  • Senitartekoak zaintzeko lanaldi laburtua: Kanguroak dauden zerbitzuetan, ohiko langileak ez direla argudiatzen, Zuzendaritzak eragozten edo murrizten du lana eta familia bateratzeko eskubidea. Oso argudio ahula eta ilegala. Gutxi inporta zaie kanguro hauek 3 urte-arte prorrogatuak izan daitezkeela eta oporraldietan %100ean kontratatuak izaten direla.
  • Ebentualen Norberaren eginkizunetarako lizentzia: San Eloy Ospitalean ez-bezala, hemen ez dira kontutan hartzen kontratu ezberdinak lizentzia hauek hartzeko. Horrela, aldi-baterako langileak lizentzia asko galtzen dituzte; diskriminazio argia.


Aipatu nahi dugu txandetan lanean ari den langilegoaren lan-baldintzak okerrera egin dutela:

  • 35 orduak berreskuratu ditugunetik karteldegiak oso doituak daude. Orain arte egon zitekeen gehiegizko lanaldia kendu egin da karteldegiak aldatuz. Horrela, oporrak hartzerakoan oso erreza da ordu zorra izatea.
  • Gehiegizko lanaldia lau-hilabetero doitzera behartu gaituzte. Zuzendaritzaren nahi historikoa zen, orain arte lortu ez badute ere. Ez zaie inporta hurrengo lau-hilabetean ordu zorra badaukagu.

Bai, gero eta gehiago kostatzen zaigu lanera etortzea, gero eta lankide gehiago dago erreta, ilusioa galduta. Asko dira bere bizitzako ospitalea uzten pentsatzen ari diren lankideak, hainbat urtetan ilusioz etorri badira ere. Antzeko zerbait gertatzen ari zaie aldi-baterako lankideei, askok ari dira pentsatzen hurrengo lan zerrendetan Gurtzetako Ospitalea ez hautatzea.

ESKren ustetan egoera honi ASKI DA! Esateko garaia heldu da. ESKak langile guztiak animatzen ditu batasuna eta mobilizazioa defendatzera. Orain arte eraginkorra izan den mobilizazioa, baliogarria deritzogu gure lan-baldintzak berreskuratzeko eta kalitatezko zerbitzua baimenduko duen langilego nahikoa lortzeko.


ESKak ezinbestekoa ikusten du kontzentrazio bat aldarrikapen hauekin:

1. Langilego nahikoa, kalitatez eta duintasunez lan egiteko.
2. Gure lan-baldintzekiko errespetua.
3. Karteldegi humanoagoak, lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko.


Gure eskubideak defenda ditzagun!

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93