Gabonetan, bitarteko handiz, Darpon Sailburuak Urduliz ospitaleko ospitalizazio inauguratuko ditu. Inork ez du zalantzan jartzen Osakidetzaren ospitale berri baten martxan ipintzea, eta ziur gaude Sailburuak egoeraz baliatuko dela berak zuzentzen duen Sailaren kudeaketa txar eta itxuragabea ezkutatzeko.
Urduliz ospitalea urte baino gehiagoko atzerapenarekin irekiko dela herritarrei ezkutatzen saiatuko da. Baita ere jarrera antidemokratikoa eraman duela akordioak ez betez, zerbitzu berriak ez pribatizatzeko konpromisoak urratuz, langileen eskubide asko hondatuz, edo egin diren erreformek benetako beharretara egokitzeko diru publikoen milioi euro baino gehiagoko bidegabeko zarrastekeria ekonomikoa ekarri dutela. Hamaika zentzugabekeria horiek, neurrigabeko aurrekontua izan duen anbulatorio bihurtu dute.
Urduliz ospitalaren irekieraz pozten da ESK, eta honela kudeaketa txar eta itxuragabearekin amaitu eta eskuin aldeko biztanleriaren beharrei erantzutea.
Urduliz ospitalerako Darpon Sailburuaren proiektua zerbitzu ez-sanitarioen eta ETE-Osatek-en erabateko pribatizazioa zen. Hala ere, abendurako ospitalizazioaren eta kirurgia-blokearen iragarritako irekiera, urte bateko atzerapenarekin, sukalde, garbiketa eta ikuztegi zerbitzu publikoekin egingo da.
Garbiketa zerbitzua azaroaren 1etik aurrera egingo da Osakidetzako kontratazio-zerrendetan dagoen
jendearekin, eta sukaldean lan egiteko Osakidetzaren boltsako sukaldariak eta operarioak kontratatu egin dira. Ikuztegia, aldiz, Galdakao ospitalean egingo da.
Erabaki honek atzera-pausua dakarkio Osakidetzako proiektu pribatizatzaileari.
ESK erabakiaz pozten da; erabakia honako hiru faktoreen ondorio da:
- Presioa eta mobilizazioa, Urduliz ospitalea publikoa %100earen aldeko langile eta biztanleriaren presio eta mobilizazioa.
- ESKren salaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren aurrean; erakunde honek arrazoia eman zigun eta sukaldea, garbiketa, ikuztegia eta mihiseriako zerbitzuak pribatizatzeko lehiaketa bertan behera bota zuen Funtzio Publikoko Mahai Nagusiko akordioak betetzen ez zituelako. Akordio hauetan Osakidetzak esparru edo zerbitzu berriak ez esternalizatzeko konpromisoa hartzen zuen.
- Eta batez ere Administrazioarekiko Auzien Auzitegiaren ezezkoa Osakidetzaren eskaerari, Osakidetzak eskatzen zuen lizitazioen baliogabetzeak, kautelarki uzteko epiategiaren erabakiaren zain; baina erabakia ESK sindikatuak bakar-bakarrik defendatzen zituen irizpideen aldekoa izan zen. Honez gain, jarduera kontsekuente bat izango da osasun-prozesuetan garbiketa eta sukaldeko langileek duten garrantziarekin, ikerketa objektiboez frogatu den bezala; ikerketa hauek tratamendu medikoetako kalitatean, hobekuntzan eta eraginkortasunean duten eragina azpimarratzen dute, baita zentro publikoetako morbimortalitatearen eraginean garbiketaren kasuan.Behin betikoa edo behin-behinekoa izango den ikusteko dagoen honetan, epaileen erabakien zain, pribatizazioaren aurka eman den urrats handi honek eusten digu batasun sindikaletik aritzearen beharrari, langile eta herritar guztien partehartzearekin behin betikoa izan dadin bermatzeko eta irizpide hauek gainontzeko zerbitzuetara barreiatzeko: mantentze-lanak, ETE, eta lanpostu guztiak Osakidetzako kontratazio-zerrendetan dagoen jendearekin bete daitezen.
ESK pozten da Urduliz ospitalea publikoa %100ean izan dadin eta bertako langileekin. Honela, kudeaketa merkeago izango da diru publikoarentzat (garbiketan, urtean, 100 000 euro gutxiago gastatuko dira) eta langileen lan baldintzak duinagoak izango dira.