Pozik gaude lortutakoarekin baina maiatzaren 16ko grebara deitzen dugu benetako negozio baten alde.

 

 

ESK sindikatuan pozik agertu nahi dugu, Gobernu Kontseiluak onartu egin baitu 2012. urteaz geroztik bertan behera utzita zegoen Garapen Profesionaleko deialdi berria. Oraindik EHAAn argitaratzea eta eskaerak egiteko epea ezartzea falta da, baina horrek esan nahi du gero eta hurbilago gaudela ESKk irabazitako 51/2020 epaia betetzetik, Osakidetza beste deialdi bat irekitzera behartzen zuena, gure soldaten murrizketa bidegabe horren zati bat amaitzeko.

Era berean, argi utzi nahi dugu erdizkako poza dela. Alde batetik, onartu den akordioa ez da nahikoa, ontzat ematen baitu Osakidetzak 2012tik 2019ra bitarteko atzerapenak ez ordaintzea. Beste alde batetik, Osakidetzak ez dituelako aintzat hartu azken mobilizazio-ziklo honetan sindikatuok intersindikaletik egin ditugun aldarrikapenak.

ESKk 2020aren amaieran irabazitako epaiak Garapen Profesionaleko beste deialdi bat irekitzera behartzen zuen Osakidetza. Epaiaren ondorioz (eta aurreko borroka luzearen ondorioz), Osakidetzak deialdi berriaren baldintzak negoziatu behar izan zituen, eta, epaiaren aginduz deialdiaren onarpena beharrezkoa bazen ere, sindikatu sinatzaileek atzerapenei ihes egiten utzi zieten.

Sagardui sailburuaren jarrerari dagokionez, epaiaren  ez-betetzearekin egin duen erabilpena salatu nahi dugu. Deitutako mobilizazioak geldiarazteko erabili du Garapen Profesionala, arrakastarik gabe. Garapena onartzeko orduan ere, Ospitaleko Arretan eta Osasun Mentalean deitutako grebak baino astebete lehenago egitea aukeratu du, langileak desmobilizatzeko saiakeran.

Horregatik, ESKtik argi daukagu. Ez gaituzte geldituko. Ez gaituzte isilduko. Borrokan jarraituko dugu, harik eta sailburuak plantillaren benetako arazoei buruz hitz egiten duen arte: lehenbailehen plantillaren gehikuntza behar dugu, aldi baterako langileak finkatu behar ditugu, plantilla osoarentzat %4ko soldata parekatu behar dugu, Osakidetza osoan txandak ordaindu behar ditugu, kalitatezko Lehen Arreta berreskuratzeko epe luzeko plana behar dugu, aurrekontua egungo %14tik %25era igoz, lan-baldintza hobeak ezarri behar dira hitzarmen berri baten negoziazioarekin, oraingoa 13 urte darama iraungita, erretiro aurreraturako erraztasunak…

Hala, ESKk Osakidetzako langile guztiei dei egiten die maiatzaren 16ko greban parte hartzeko. Negoziatzera behartuko ditugu. Gure aldetik, langile guztien eskubideen alde borrokatzen jarraituko dugu eta akordioa sinatu dutenek onartu dituzten atzerapenak berreskuratzeko formulak bilatuko ditugu.

 Borrokan jarraitzen dugu.

2020-21-22-E EPEko plazak, nola aukeratzen dira?

Jakin behar duzun lehenengo gauza da bi prozesu direla batean. Izen-emate bakarra egin genuen arren, denok hartzen dugu parte bi Irakurri

Azaroaren 28ko Osakidetzako hauteskundeetan, posta bidez eman dezakezu botoa

Modu errez batean azaltzen dizugu nola bozkatu dezakezun postaz. Irakurri

ESK-k Gurutzetako aldageletako “alfonbra hiltzailea” salatu ondoren, hasi dira obrak

ESKtik adi egongo gara sistema segurua dela ziurtatzeko eta lankideen arteko lesio berriak saihesteko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88