Emergentziak zerbitzuko langileek Vitoria-Gasteizen elkarretaratuko dira, goizeko 09:00etan, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Protesta Eusko Legebiltzarraren osoko bilera ospatzen den bitartean egingo da.

“Emergentzietako Langileen Batzordea osatzen dugun ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuok Mobilizazioekin jarraituko dugu, Osakidetzak lan-baldintzak negoziatzeko azken Mahai Sektorialaren bileran egin duen proposamena guztiz urria iruditzen zaigulako”, adierazi dute sindikatuek.

Langileen ohiko aldarrikapenei ondorengoa gehitu dizkiote: Arabako eta Gipuzkoako Koordinazio Zentroak desegitearen eta Bizkaiko zentro bakar batean bateratzeko asmoa bertan behera uztea. Beraz, honako hauek dira Emergentziak zerbitzuko langileen aldarrikapenak: 

  • Arabako eta Gipuzkoako Koordinazio Zentroak bateratzeko asmoaren ukapena.
  • Emergentzietako osagarri espezifikoa langile guztientzat (baseak, helikopteroa, Osasun Kontseilua, Administrazioa, tailerra, biltegia...).
  • Koordinazio eta erantzukizun osagarria, koordinazio lanak egiten dituzten langile guztientzat (Erizaintza, Medikuak eta Osasun Kontseilua). Manutentzioa, ordutegia eta atsedenak.
  • Aldi baterako langileentzat egonkortasuna.
  • Urteko egutegiaren negoziazioa.
  • Informazioa transmititzeko denboraren aitorpena (txandartekoa), jadanik egiten ari diren lanpostu guztientzako.
  • Formakuntza jarraia ugaritzea, lan orduetan izanda.
  • Sakabanatze geografikoa, egutegiagatik, base batetik bestera ibili behar dutenentzat.
  • Helikopteroaren lanpostuaren lan-baldintzak.
  • Laneko arropa egokia.
  • Lanpostu funtzionalen berrikuspena eta balorazio objektiboa. Emergentzietako arriskuagatiko balorazioa kontuan hartuz.

Osakidetzako zuzendaritza, aski da!!

Kontratazio-zerrendena icebergaren punta baino ez da, eta egoera jasanezin hori LEP-en kudeaketara ere hedatzen da Irakurri

ESK-k bat egin du Donostialdea ESIko Langileen Batzordeak deitutako elkarretaratzearekin maiatzaren 29an

 Osakidetzak kontratazio-zerrendak eta lan-eskaintza publikoaren kudeaketa salatuko dugu Irakurri

Kontratazio-zerrenden % 100ean publikoki kudeatzea eta Deloitteren kontratua etetea eskatzen dugu

Kontratazio-zerrenden kudeaketan % 100 publikoa den zerbitzu bat eskatzen dugu, datuen fidagarritasuna eta epeak betetzea bermatuko duena. Deloitterekin kontratua etetea eskatzen Irakurri

Bidasoa ospitalea desegitearen aurkako mobilizazioak

Herritarrei dei egiten diegu maiatzaren 16an, 14:00etan, Bidasoa Ospitaleko sarreran egingo dugun kontzentraziora batzeko, ospitale honen egoera lehengoratzea eskatzeko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100