Barrualde-Galdakao,Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces eta Bilbo-Basurtu ESIetako emaginak mobilizatu dira eta gaur, hilak 13, kontzentrazioa egingo dute 16:30ean, Osasun Lurralde Ordezkaritzaren aurrean, Bilbon, “Ordezkapenik gabeko emaginak, arretarik gabeko emakumeak” lemapean.

ESK erabat dator emaginen aldarrikapen historiko honekin, kalitatezko arretaren alde. Beharrezkoa eta premiazkoa da Osakidetza osoko plantilla behar bezala dimentsionatzea eta ordezkapen- kontratuak duintzea, langileak zaindu eta ihes egin ez dezaten.

Aurten ere oporraldia iritsi da, eta egoera larriagotu egin da, oporren estaldura dela-eta, eta ordezko langilerik ez egoteagatik lanaldiak luzatzeko mehatxua egin da. Ondorioz, langile guztiak prekarizatu egiten dira. ESK sindikatuak uste du lanaldi luzapen oro behar bezala konpentsatu behar zaiola langile orori. Hala ere, autokontzertazio deiturikoa ez da langileentzako inongo irtenbidea, Osakidetzak, epe motzean, egoera bat konpontzen baitu, langile faltaren arazo enkistatuaren behin betiko konponbidean sakondu gabe. Ezarri zenetik 20 urte baino gehiago igaro ondoren, autokontzertazioak ez du ez inoiz, ez inon, ezer konpondu.

Emaginen mobilizazio honen aurrean, batzuek auto-kontzertazioa aldarrikapen gisa bultzatzen dute; ESKk ezin ditu borroka-guneak partekatu peonaden ordainketa soilik bilatzen duen horrekin, are gehiago, autokontzertazioaren aldarrikapena erdigunean jarri nahi dutenean, deialdia egiten duten emaginetatik atera ez denean.

ESK sindikatutik argi utzi nahi dugu langileekin batera borrokatzen jarraituko dugula lan-baldintzak hobetzeko.

 

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

2024ko ekainaren 6an egindako elkarteratzearen argazkia 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri

2020-2021-2022-egonkortzeko EPE-ko lanpostuak jabetzan hartzea: ohiko galderak

Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Irakurri

Uribe ESIa: Benetako kontziliazioaren alde!

Elkarteratzea Apirilaren 2an, asteazkena, 11:00etan, Urdulizko Ospitaleko ate nagusian Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97