Urduliz ospitaleko sukalde, garbiketa eta mihiseria zerbitzuen pribatizatzearen aurkako borroka luzea izan da. Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak atzera bota du Osakidetzaren errekurtsoa eta ontzat eman ditu pribatizatzearen aurkako ESKren argudioak.

Duela bi urte Osakidetzak Urduliz ospitaleko sukalde, garbiketa saila, plantxa, mantentze-lanak, mihiseria eta Osatek-en bidezko ETEn pribazitzearen aldeko apustua egin zuen.

Erabaki pibratizatzaile honen aurka ESK-k salaketa bat sartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan (EAEKIEAO), Darpon jaunak bere akordioak urratzen baitizuen, Funtzio Publikoko Mahai Nagusiaren akordioak eta Osakidetzako Akordio Araultzailearenak. Akordio horietan Darpon jaunak esparru edo zerbitzu berriak ez kanporatzeko konpromisoa hartu zuen eta kanporatuta zeudenak lehengoratzeko. Bere larderiazko jarrera antidemokratikoaren erakusgarria.

Eta txarrena dena, Darponek hartzen zuen erabaki bakoitzarekin hiritarrak eta langileak kaltetuta ateratzen ziren erabaki horien kudeaketarengatik, pribatizazioek gainkostea dakartzatelako diru publikoentzat, baita lan prekarietatea eta kalitatearen narriadura. Sailburuak pribatizazioa inposatzen zuen pribatizazioa justifikatuko zuen eragin ekonomiko eta kalitatezko azterketarik gabe.

Osakidetzak 300 milioi eurotik gora zuzentzen ditu enpresa pribatuentzat, eta honek, Urduliz ospitaleko garbiketan, urtean, 100.000 euro inguruko kostua zekarren.

EAEKIEAOren erantzuna biribila izan zen. Arrazoia eman zigun eta sukaldea, mihiseria, plantxa eta garbikuntza pribatizatzeko lizitazioak bertan behera bota zituen, Osakidetzak Funtzio Publikoko Mahai Nagusia eta Osakidetzako Akordio Araultzailearen erabakiak urratzen zituelako. Hala ere Osakidetzak administrazioarekiko auzi-prozesuaren bidetik jotzea erabaki egin zuen.

Prozesu honetan ESK-k tinko eutsi egin dio Urduliz publiko %100ean irekitzearen alde. Tinkotasun horrek Osakidetzaren nahiari aurre egitera eraman gaitu, inor gabe, lizitazioak bertan behera uztearen kautelazko etetea lortzeko nahiari, EAEKIEAOren erabakiak saihesteko asmoz.

Gure oposizioak eta Auzitegiaren ezezkoak sukaldea, mihiseria, plantxa eta garbikuntza zerbitzuak bere langileekin betetzera behartu zuen Osakidetza.

Azkenik, Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman du ESKri arrazoia emanaz eta Osakidetzari adierazi dio sukaldea, mihiseria, plantxa eta garbikuntza zerbitzuak ezin dituela pribatizatu, eta ondorioz bere listetatik langileak hartu behar dituela. Epaia oso garrantzitsua da honakoengatik:

  • Osakidetzako zerbitzu publikoen pribatizatze asmoen aurkako makilakada izugarria delako eta negoziazio kolektiboa eta bertan ematen diren akordioak babesten dituelako.
  • Osakidetzak beste zerbitzuak pribatizatzeko irrikei eusten dielako, berehala irekiko den Eibarreko ospitaleko zerbitzuak alegia.
  • Balorea ematen die garbikuntza eta sukaldeetako langileei prozesu sanitarioetan, hainbat ikerketa objektibok adierazten duten bezala diotenean tratamendu medikuen kalitatean, hobekuntzan eta eraginkortasunean hauek duten garrantzia azpimarratzen dutelarik, baita garbiketaren eraginak zentro publikoetako heriotza-tasan duen eragina.

ESK oso pozten da zerbitzu hauen kudeaketa publikotasunean eta bertako langileekin egitean lagundu izanagatik. Batez ere aukera merkeago bat delako eta langileen baldintzak duinagoak direlako. Eta sinatutako akordioekin adeitsuago delako. Azpimarratu nahi dugu ere borrokan jarraituko dugula mantenimendu ofizialak eta erradiodiagnostiko teknikariak gestio publikokoak izan arte.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93