Zortzi hilabete igaro dira Osakidetzako Mahai Sektoriala azken aldiz batu zenetik eta, gaurkoan, berriz, aurreko legealdiko ildo kontinuista hartu du administrazioak, eduki errealik eta proposamenik gabeko proposamena eginez. Kontratazio eredu berria negoziatzeko eta EPE berriak deitzeko prest agertu da Osakidetza. EPEetan aldaketak egingo dituela dio; baremoetan eta formatuan, ebazpena arinagoa izan dadin. Hau esan eta jarraian, kontratazio araudia eta Madrilek inposatutako erreposizio tasak errespetatzen jarraituko duela adierazten du, honek, orain arte, ekarri duen lan suntsipena eta prekarietate tasa, %40koa ingurukoa.
Ordezkapenak bultzatuko dituen eta interinitateei lehentasuna emango dien kontratazio eredu berria negoziatzeko borondatea adierazten du, baina ez du zehazten nola. Behin-behineko langileak indemnizatzera edo lanak-metatze kontratua, bakante bat ezkutatzen duenean, kontratu mugagabe ez-finkora aldatzea baimentzen duten Europako sententziak direla eta, kontratazio eredu berri hori bilatzera behartuta daude.
Sinestezina badirudi ere, urte bateko atzerapenarekin, oraindik ez da zehaztu lekualdatzeen deialdia, 2014 – 2015eko EPEa (orain 939 plazakoa litzateke) ebazteko ezinbestekoa den deialdia.
Osakidetzak elkarrizketa eta bakarrizketa nahasten ditu, eta ESK eta gainontzeko sindikatuen errebindikazioetatik oso urrun jarraitzen du oraindik. Osakidetzak gai hauen inguruan ez du hitzik esan:
- Lehen egunetik hasita ordezkatzea.
- Langileen artean diskriminazioa eta egoneza sortzen duen 2011ko Garapen Profesionalaren deialdiaren ebazpena.
- Gaixotasuna ez zigortzea.
- Krisian zehar galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea.
Osakidetzaren larderiak, inposatzen dizkiguten lan erritmo altuak direla eta, langileon osasuna arriskuan jartzeaz gain, gizarteari eskaintzen diogun zerbitzuaren kalitatea arriskuan jartzen du ere.
Osakidetzak, bere inposizio politikarekin eta zinatutako hitzarmenekiko errespetu faltarekin jarraitzen du, Osakidetzako lan baldintzen akordioa, esate baterako, non zerbitzu berriak ez zirela externalizatuko hitzematen zen.
Azken egunotan, ESKak hainbat erresoluzio irabazi ditu Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan, Urduliz ospitaleko sukalde, vending, garbitegi eta jostura bezalako zerbitzuen kanpo kontratazioen lizitazioak geldiaraziz eta garbiketaren lizitazioaren behin-behineko galarazpena lortuz. Organo honek dio pribatizazioak, mahai sektorialeko eta funtzio publikoko mahai orokarrako akordioen kontra doala, hain zuzen ere.
Osakidetzak apirilaren 26a arte ez du jorratuko pribatizazioaren asunto hau, egun horretan batzen bait da Externalizazioen Komisioa. Darpon jauna, utzi jendea zorabiatzeari eta Urduliz %100 publikoaren irekiera baimendu, zure konpromiso eta erresoluzioak betez, bestela dimisioa aurkeztu.
Administrazioaren larderiaren aurrean, lapurtutako eskubideak berreskuratzeko, lan baldintza duinak eskuratzeko eta zerbitzu %100 publikoak lortzeko mobilizazioaren aldeko apostua egiten jarraitzen du ESKak.
Un campo el de la privatización al que Osakidetza relega a la convocatoria de la Comisión de externalización para el 26 de abril. Sr. Darpon deje de marear la perdiz y cumpla con sus compromisos y con las resoluciones permitiendo una apertura de Urduliz 100% público y sino dimita.
Ante la prepotencia de la Administración, ESK se ratifica en la necesidad de seguir movilizándonos hasta conseguir la recuperación de los derechos robados, unas condiciones laborales dignas y unos servicios 100% públicos.
José María Armentia Macazaga