Sagardui Sailburuak iazko apirilean iragarri zuen plataforma logistiko bat eraikiko zela EITBren egoitza zaharrean, Iurretan. Plataforma horrek gaur egun Osakidetzako biltegietan egiten den jardueraren zati handi bat bereganatuko du; izan ere, titulartasun publikoko biltegiak dira, eta langile publikoek kudeatzen dituzte.

Osasun Sailak erabilitako eufemismoak gorabehera, zerbitzu publiko baten pribatizazio baten aurrean gaude, interes pribatuen mesedetan, eta horrek, diru publikotik milioika euro esku pribatuetara bideratzea ez ezik, Osakidetzan lanpostuak suntsitzea ere ekarriko du. Horrela, urtarrilaren 23an, Osasun Sailaren proiektua ofiziala bilakatu zen lizitazioaren argitalpenarekin. Guztira, 129 milioi euroko lizitazio baten aurrean gaude.

Ildo horretan, gogoratu behar da 2023an Osasun Sailak 269 milioi euro erabili zituela pribatizatuta dituen zerbitzuak ordaintzeko, hau da, aurreko urtean baino %9 gehiago. Orain planteatzen den pribatizazioak beste urrats bat ematen du arlo publikoa pribatizatzeko eta sektore pribatua aberasteko apustu horretan, guztion diruaren kontura. Argi dago, Osakidetzak bizi duen egoera larria ikusita, kopuru horiek zuzenean inbertitzeak funtsezko hobekuntza ekarriko lukeela, bai plantillaren lan-baldintzetan, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatean.

Osakdietzako biltegietan 180 pertsonak egiten dute lan. Gaur egun, 180 pertsona horien etorkizuna airean geratzen da, batez ere aldi baterako langileena. Duela hilabete batzuk, Sagardui sailburuak adierazi zuen ez zela lanposturik suntsituko. Baieztapen horren atzean, benetako errealitatea ezkutatu nahi zuen: aldi baterako izendapen asko amaitutzat emango dira, eta langile finkoak veste zerbitzu batzuetan birkokatuko dira, horretarako eskubidea baitute. Plantillaren erdia baino gehiago aldi baterakoa den eremu batean, enplegua galtzeko arriskua agerikoa da.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzari eskatu diote proiektua geldiarazteko eta zerbitzuaren kudeaketa eta plantilla publikoa izaten jarraitzeko. Horretarako ere, langile guztiak mobilizazioetara deitu dituzte:

 

OTSAILAREN 15EAN, 11:00ETAN, GIPUZKOAKO BILTEGI GUZTIETAN

OTSAILAREN 22AN, 11:00ETAN, ARABAKO BILTEGI GUZTIETAN

OTSAILAREN 29AN, 11:00ETAN, BIZKAIKO BILTEGI GUZTIETAN

 

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93