Bilbao-Basurtoko ESIan eta Santa Marina Ospitalean egindako txertaketa irregularraren berri izan ondoren, ESK sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Lan Ikuskaritzan urtarrilaren 20an. Salaketa honen helburua da txertaketa-prozesua nola garatu den azalduko duen ikerketa bat irekitzeko eskatzea, erantzukizun guztiak araztu ahal izateko. Bertan, ESK sindikatuak txertaketa protokoloa zehatz-mehatz aplikatu dadila eskatu du, irregulartasun gehiago saihesteko.

Jarduketa horretaz gain, joan den urtarrilaren 27an ESK sindikatuak salaketa aurkeztu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, eskaera berberekin, eta erantsi zuen auzitegi horrek badaezpadako neurri bat har zezala, Osakidetzak dituen txerto guztiak COVIDaren aurkako borrokan lehen mailako langileen esku jartzeko.

Salaketa horien bidez, ESK sindikatuak txertaketa prozesuan ESI guztietako zuzendaritzen kudeaketa txarraren erantzukizunak agerian utzi nahi ditu. Basurton edo Santa Marinan gertatutako eskandaluari gehitu behar zaio ospitale batzuek 1. lehentasuneko langile guztiak txertatu dituztela, Galdakaon adibidez, beste batzuetan txertatze-prozesua eten egin den bitartean, dosirik ez dutelako; hala nola Emergentziak edo Arabako ESIa.

Hau guztia Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Osasun Sailak erakutsitako eraginkortasun eta koordinazio gabezietatik dator. Lehen ESIak ziren eta orain Taifa Erreinuak bilakatu diren Osasun Erakundeetan ordena ezarri beharrean, Osakidetzaren egiturazko arazo larriak artatu gabe bere erantzunkizunak saihestera dedikatzen da. Pandemiaren inguruan EAJk egin duen kudeaketa negargarriaren beste ondorioa da txertoena eta horregatik, beste agente sindikalekin batera, pasa de urtarrilaren 28ko greba deialdiarekin amaitu zuen mobilizazio kanpainan murgilduak egon gara.

ESK sindikatuarentzat, gaur arte gertatutako guztia nahikoa arrazoi da Sagardui andreari dimisioa aurkeztu dezala exijitzeko.

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri

Nork eman dezake botoa Osakidetzako hauteskundeetan? Nola egin?

Azaroaren 28an kontratua duen edonork botoa emanteko eskubidea du. Informazio praktiko gehiago uzten dizugu nola bozkatu, non bozkatu, zein ordutan Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) hauteskunde sindikalak egin ziren. ESK-k hauteskunde sindikalak irabazi zituen botoen % 38arekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93