Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta lantaldeak egonkortzeko.

 

« Zerbitzua integrala beharko luke, eragile ezberdinen arteko  elkarlana, koherentzia eta jarraitasuna  ziurtatuko lukeena »

 

Gaur, martxoak 19, IRSE-EBI-ko (Instituto de Reintegración Social de Euskadi – Euskadiko Birgizarteratze Institutoa) Bizkaiko enpresa batzordeko delegaritza batek Eusko Legebiltzarraren Justizia eta Giza Eskubide Batzordearen aurrean hartu du hitza, euren zerbitzuaren egoeraren adierazpen publikoa egiteko eta legebiltzarkideengana zuzentzeko.

Entitate honek ematen duen zerbitzua Justizia sailarekin du lotura, besteak beste justiziaren jardunaren eraginak jasaten dituzten pertsonei (biktimak, familiak, arau -hausleak, adingabeak...) laguntza eta akonpainamendua eskainiz era ezberdinetan.

 

Hainbat lizitazio

Euren interbentzioan, Enpresa Batzordeko kideek adierazi dute nola egun lizitazio bitartez kudeatzen eta zatitzen den zerbitzu bat da honakoa, zeinen bitartean euren aburuz justizia zerbitzua integrala beharko luke, eragile ezberdinen arteko elkarlana, koherentzia eta jarraitasuna ziurtatuko lukeena.

Zehazki, gizartearentzako lanak kudeatzen dituen zerbitzua bera, salatzen den horretan kokatuko litzateke; lizitazio eredu honen bitartez kolokan eta arriskuan jartzen den zerbitzua dela kritikatu dute. Salatua izan den moduan, lizitazio eredu honek justiziaren arlo baten kudeaketa esku pribatuetan uzteko joera du; interes ekonomiko eta irabazi ekonomikoa helburu duten eragileen eskuetan uzteko aukera emanez ere.

Jakinarazi dute halaber nola halako entitateen sarrerak -eta horrek dakarren entitate kudeatzaileen aldizkako aldaketak- zerbitzuaren kalitatean eta lantaldearen ahalmen eta esperientziatik eratorritako jarduteko eskarmentuan eragin zaurgarria izan ditzakeela.

 

Publifikazioa eta ekipoen egonkortasuna

Hala, okasioa baliatu izan dute Batzordearen aurrean justizia arloko zerbitzuak duten arriskuak seinalatzeko, pribatizazioaren arriskuaz prebenituz, eta legebiltzarkideei esku-hartzea eskatuz arlo honetan publifikazioa bultzatuz eta lantaldeak egonkortuz.

 

IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea

 

Batasunaren aldeko apustua egiten dugu Bizkaiko Esku-hartze Sozialean hitzarmen on bat lortzeko

ESK-k batasunaren aldeko apustua egiten du, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmen berriaren negoziazio-mahaira lan-osasuna, soldatak arlo publikoarekin parekatzea eta lanaldiaren murrizketa Irakurri

Jarraipen handia Arabako Esku-hartze Sozialeko grebaren 1. egunean

Jarraipen oso garrantzitsua egon da gaur Arabako esku-hartze sozialaren sektorean egun osoko grebaren lehen egunean. Ertzaintzaren neurriz kanpoko karga gogor Irakurri

Lanuzteak hasi dira Arabako Esku-hartze sozialean

Dagoeneko 11 hilabete pasa dira sektoreko IV. hitzarmenaren negoziazio-mahaia eratu zenetik, eta aurrerapenak oso urriak izan dira. Erakundeek, aldiz, erantzukizuna Irakurri

Arabako esku-hartze soziala: negoziazioa ala greba

Aurrerapenak eskatzen ditugu Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazioan, eta grebak iragartzen ditugu. Negoziazio mahaiaren azken bileran agerian geratu da patronalaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15