EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiak ados azaldu dira Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabaki ahal izatearekin.

 

« Adostasun hori dekretuaren  bozketan erakustea  eskatzen diegu alderdiei »

 

EAEko sektore publikoko ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek bilerak egin dituzte EAJ, EH Bildu, Sumar eta Podemos alderdiekin Espainiar Gobernuak onartutako langile publikoen soldatari buruzko Errege Dekretuari buruz hitz egiteko.

Aldebiko bilera horietan, sindikatuek eskatu diete alderdiei lan baldintzak hemen erabakitzea bermatuko duen dekretua ahalbideratzea , gaur egun dagoen bezala ez baitu hori posible egiten. Eta kongresuko bozkak erabili dezatela, langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzea ahalbideratzeko, horretarako beharrezko erabakiak hartuz eta formulak bilatuz.

 

Aldeko jarrera baina berretsi gabeko botoa

Alderdiek ez dute argi adierazi zer bozkatuko duten uztailaren 23ko dekretuaren kongresuko bozketan. Baina guztiek agertu dute Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzearen aldeko jarrera. Hori baita sindikatuen eta langile publikoen eskaria.

Sindikatuen ustez, alderdiek erakutsitako jarrerarekin koherenteak izateko, orain langile publikoen soldatak Euskal Herrrian erabakitzea ahalbideratzeko erabakiak hartu beharko lituzkete.

Bestetik, sindikatuek salatu nahi dute PSE eta PPren jarrera. Maiatzako bileran errondan ez zuten parte hartu eta oraingoan ere ez diete eskaerari erantzun.

Sindikatuek borrokan jarraituko dute Euskal Herriko langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzeko, sektore pribatuen hitzarmenen prebalentziarekin gertatu den bezala. Alderdiek hitzetatik neurri zehatzetara pasa behar dute.

 

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Aniztasun funtzionala duten langileekin negoziorik ez!

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dute Bilbon. Administrazio publikoa interpelatu dute, eta sektoreko langileen lan eta bizi Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

CARMEko langileen borrokak lehen garaipena lortu du

Langileen % 38ko murrizketa eta zerbitzuaren okertzea aurreikusten zuen lizitazioa hutsik geratu da hilabete luzeetako borrokaren ondoren, eta Arabako Foru Aldundiak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54