Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz agurtzen dugu enpresen lagun izan den lehendakaria.

 

« Ezinezkoa da laneko gaixotasunek eragindako hildako kopurua ezagutzea, Mutualitateek  datu hauek ezkutatzen  dituztelako »

 

Iragan asteburuan bi Euskal langileren heriotzen berri izan dugu, garraiolari bat Lleidan eta langile autonomo batena, Gasteizen. Gure elkartasuna eta besarkada beroena hurbilekoei.

2024an dagoeneko 20 Euskal langile hil dira istripuz. Zenbaketa honetan ezinezkoa da laneko gaixotasunek eragindako hildako kopurua ezagutzea, Mutualitateek, enpresarien elkarteak direnek, datu hauek ezkutatzen dituztelako.

 

Prebentzio-legeak baztertu egiten ditu autonomoak

Gasteizen 54 urteko A.A.C. langile autonomoa hil zen, ostiralean lan istripu oso larria izan ondoren. Autonomoek garesti ordaintzen dute prebentzio eza, izan ere legeak berak bazterturik uzten ditu, hau da, prebentzio legeak ez die eragiten (salbuespen gutxi batzuez gain). Salatu behar dugu administrazioak autonomoak gutxiesten dituela, bigarren mailako langile bezala hartzen baititu. Badira hainbat faktore gainera autonomoek pairatzen duten prekarizazio honen atzean: askotan "autonomo-faltsu" bezala aritu behar izatea, langile bezala eskubide asko galduz edota lana eta bezeroak ez galtzeagatik arrisku egoerak beraien gain hartu izaten dituzte, muturreko prekarietatearen adibidea azken hau.

Urteak daramatzagu salatzen patronalak ez duela lan osasunerako araudia betetzen, agintarien beste alde batera begiratzen dutela. Ekuazio honetan autonomoak dira gainera azken katebegia.

 

« Bere agintaldian 444 langile ez dira etxera bizirik itzuli eta lehendakariak patronalaren  zigorgabetasuna ahalbidetu du  »

 

Urkullu agintaldia (2012-2024): 444 heriotz

Gaur, Urkullu lehendakariari eta bere patronal lagunei zuzentzen diegun azken kontzentrazioa da. Ziklo baten amaiera. 2012ko abenduan kargua hartu zuenetik 444 langile hil dira lan istriputan (laneko gaixotasunez hildakoez aparte). Hau da Urkulluren legatua, bere zerrenda beltza. Askotan ikusi dugu lehendakaria bere lagun enpresariekin, absentismoa izan du askotan hizpide, sindikalisten aurrez aurre jartzen,... baina ezer ez lan istripuen inguruan. 444 langile ez dira bueltatu etxera bizirik eta lehendakariak ez du egin inolako adierazpenik, ez du hartu erabakirik eta babestu du patronalaren inpunitatea.

Kasu esanguratsuena Zalbibarreko zabortegikoa izan zen, zeinetan 2 langile, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, hilda zeudenean Urkulluk ez zuen ezertxo ere egin nahi eta azkenean herri presioaren eraginez hara joan behar izan zen arrastakak ia-ia. Pasarte horrek ondo islatzen du patronalaren inpunitatea eta instituzioen utzikeria, segurtasun neurriak, baita ingurugirokoak ere, bete gabe langileak hiltzen direnean.

 

Patronalaren zigorgabetasuna amaitu

Eta hori da gaur berriro ere exijitzen duguna: patronalak legea ez betetzeko inpunitatearekin amaitu behar dela, erabaki politikoak hartu behar direla eta langileon bizitza eta osasuna agenda politikoan egon behar direla.

Honi guztiari buelta emateko ordua iritsi da, instituzioetan, lantokietan, kalean,... eta horretan lanean jarraituko dugu.

Konpromezua, antolakuntza eta borroka!

LAB - ESK - STEILAS - EHNE-ETXALDE - HIRU

 

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri

Gaixotasun arrunten arretaren pribatizazioari ez

Osakidetzak eta Osasunbideak mutualitateei gaixotasun arrunten artapena ez pribatizatzeko eskatzen diegu. Jadanik CCOO, UGT, CEPYME eta CEOE-k adostu dute langileen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14