Erakundeen eta agintzen duten alderdi politikoen borondate ezaren aurrean, langile publikoek ozen aldarrikatu dute zerbitzu publikoak indartzearen beharra.

 

 

« Ezinbestekoa da langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak  hemen erabakitzea  »

ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deituta, eta martxoak 12ko grebaren atariko, langile publikoak lantokietan elkarretaratze jendetsuak egiten ari dira, egunean zehar Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu lelopean. 100 elkarretaratze baino gehiago daude deituak EAEko sektore publikoko lantokietan.

Adibidez, Osasungintzako langileek 39 elkarretaratze egingo dituzte ospitale eta osasun zentro nagusietan (lehen arretan 13:00etan egingo dira), adibidez, Donostia Ospitalean, Zumarraga Ospitalean, Txagorritxu Ospitalean, Gurutzeta Ospitalean, Basurtu Ospitalean, Iztieta Osasun Zentroan, Azpeitiako Osasun Zentroan, Arrasate Osasun Zentroan, Irun Centro Anbulategian, Salburuako Osasun Zentroan, San Martin Osasun Zentroan, Galdakao Osasun Zentroan, Kabiezes Anbulategian; etab.

Udal-Foru esparruan ere 30 tik gora egingo dira, Bilbon, Gasteizen eta Donostian, zein EAEko hainbat eskualdeetako herrietan. Hala nola, Eibar, Errenteria, Zarautz, Azpeitia, Ordizia, Arrasate, Oñati, Pasaia, Barakaldo, Santurtzi, Ortuella, Basauri, Bermeo, Zornotza, Getxo, Leioa, Erandio eta Laudion, besteak beste.

Hezkuntza publikoan ere hogeinaka haurreskoletan eta eskoletan haur hezitzaileak, irakasleak, heziketa bereziko langileak eta sukaldari eta garbitzaileak mobilizatu dira. Goizean zehar Elorrioko eta Segurako haurreskoletan eta Eibarreko Haurreskolak Partzuergoaren egoitzaren aurren. Horretaz gain, Donostiako Zubiri Manteo eskolan eta Iralen, Bilboko Zamakola Juan Delmas eskolan eta Intxixu Ikastolan, Gasteizko Salburua eta San Inazio eskoletan, Balmasedako Mendian edota Hondarribiko Talaia eskolan. Egunean zehar, eguerdi eta arratsaldean beste hainbat eskoletan egingo dira mobilizazioak

 

 

Erakundeen eta alderdi politikoen borondate eza

Elkarretaratze horietan, langile publikoak martxoaren 12ko grebarekin bat egiteaz gain, erakundeen eta alderdi politikoen borondate eza salatu, eta langile publikoek ozen eskatu dute EAEko erakunde eta alderdi politikoei politika publikoak aldatu eta indartu ditzatela, eta horretarako ezinbestekoa dela langile publikoen enplegua, soldatak eta lan baldintzak hemen erabakitzea eta zehazki honako eskaerak egin dituzte

  • % 10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.

  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz.

  • Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.

  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.

  • Ihardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean.

 

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Aniztasun funtzionala duten langileekin negoziorik ez!

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dute Bilbon. Administrazio publikoa interpelatu dute, eta sektoreko langileen lan eta bizi Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

CARMEko langileen borrokak lehen garaipena lortu du

Langileen % 38ko murrizketa eta zerbitzuaren okertzea aurreikusten zuen lizitazioa hutsik geratu da hilabete luzeetako borrokaren ondoren, eta Arabako Foru Aldundiak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54