Positibotzat jotzen dugu ikerketa hauen hasiera, enpresa hauen praktika zitalak (EAJren Gobernuak eta bere bazkideak PSEk abalaturik) argitara ateratzea espero baitugu.

 

 

« ESK-k  irregulartasun guztien berri  eman die Osasun Saileko arduradunei »

 

ESK-k iragarri nahi du joan den uztailaren 20an sindikatu honek Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Kontratazioko Aseguramenduko zuzendariaren eta Ambulancias La Paueko presidentearen aurkako prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik jarritako salaketa penala izapidetzeko onartu dela.

Egun horretan bertan, ESK-k beste salaketa penal bat aurkeztu zuen La Pau presidentearen kontra, zigor kodearen 316. artikuluan tipifikatutako delitua egin zuelakoan. Artikulo hau, zehazki, zera dio: "Lan-arriskuen prebentziorako arauak urratuta eta legez behartuta egonik, langileek beren jarduera segurtasun- eta higiene-neurri egokiekin egin dezaten beharrezko bitartekoak ematen ez dituztenei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaie, bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jar dezaten".

 

Osasun Sailak ezagutzen dituen gertaerak

ESK-k irregulartasun guzti hauen berri eman du, Osasun Saileko arduradunak jakinaren gainean egonik. Erabat garrantzitsua iruditzenn zaigo 2022.eko azaraoaren 28an aukeztutako idatzia non, baldintza-agiriak ez direla betetzen salatzen dugun eta honenngatik merkataritza-sozietatearekin kontratua deuseztatzeko eskatzen genuen. Honekin batera atxikituak, lan segurtasun eta osasunean eta lan eskubideen inguruan Lan-Ikustaritzak egiaztaturiko urraketa guztiak.

Eta zein izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna? Honen inguruan ez dute neurririk hartu eta horretaz gain beste behin ere Araban Premiazko Osasun Garraioa berriz ere enpresa berari esleitu dute. Gutxi balitz Bizkaikoarekin ere gauza bera egin dute, guztira 136.220.760 € poltsikoratuko dituzutelarik datozen 3 urteetan.

ESK sindikatuak positibotzat jotzen du ikerketa hauen hasiera, enpresa hauen praktika zitalak (EAJren Gobernuak eta bere bazkideak PSEk abalaturik) argitara ateratzea espero baitugu.

 

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik 2025 urriak 10 ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Irakurri

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik

Bizkanb-eko anbulantziek ez dute bihotz-geldialdiei erantzuteko medikaziorik 2025 urriak 08 Bizkaiko anbulantziek duela hilabete batzuetatik hona ez dutela oinarrizko sendagairik Irakurri

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu

ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu 2024 azaroak 20 Azaroaren 18an Arabako anbulantzietako Larrialdietako Garraio Sanitarioaren Sarean (LGSS) Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5