Positibotzat jotzen dugu ikerketa hauen hasiera, enpresa hauen praktika zitalak (EAJren Gobernuak eta bere bazkideak PSEk abalaturik) argitara ateratzea espero baitugu.
« ESK-k irregulartasun guztien berri eman die Osasun Saileko arduradunei »
ESK-k iragarri nahi du joan den uztailaren 20an sindikatu honek Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Kontratazioko Aseguramenduko zuzendariaren eta Ambulancias La Paueko presidentearen aurkako prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik jarritako salaketa penala izapidetzeko onartu dela.
Egun horretan bertan, ESK-k beste salaketa penal bat aurkeztu zuen La Pau presidentearen kontra, zigor kodearen 316. artikuluan tipifikatutako delitua egin zuelakoan. Artikulo hau, zehazki, zera dio: "Lan-arriskuen prebentziorako arauak urratuta eta legez behartuta egonik, langileek beren jarduera segurtasun- eta higiene-neurri egokiekin egin dezaten beharrezko bitartekoak ematen ez dituztenei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaie, bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jar dezaten".
Osasun Sailak ezagutzen dituen gertaerak
ESK-k irregulartasun guzti hauen berri eman du, Osasun Saileko arduradunak jakinaren gainean egonik. Erabat garrantzitsua iruditzenn zaigo 2022.eko azaraoaren 28an aukeztutako idatzia non, baldintza-agiriak ez direla betetzen salatzen dugun eta honenngatik merkataritza-sozietatearekin kontratua deuseztatzeko eskatzen genuen. Honekin batera atxikituak, lan segurtasun eta osasunean eta lan eskubideen inguruan Lan-Ikustaritzak egiaztaturiko urraketa guztiak.
Eta zein izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna? Honen inguruan ez dute neurririk hartu eta horretaz gain beste behin ere Araban Premiazko Osasun Garraioa berriz ere enpresa berari esleitu dute. Gutxi balitz Bizkaikoarekin ere gauza bera egin dute, guztira 136.220.760 € poltsikoratuko dituzutelarik datozen 3 urteetan.
ESK sindikatuak positibotzat jotzen du ikerketa hauen hasiera, enpresa hauen praktika zitalak (EAJren Gobernuak eta bere bazkideak PSEk abalaturik) argitara ateratzea espero baitugu.
ESK-k Arabako La Pau anbulantzien hauteskundeak irabazi ditu
Anbulantziak geldirik Bizkaian eta Araban langileak ez kontratatzeagatik
Lan Ikuskaritza La Pau anbulantzien soldatak ez aplikatzearen aurka agertu da
La Pau taldea salatuta soldatak ez aplikatzen saiatzeagatik
- 1
- 2
- 3
- 4