Osakidetzaren Gasteizko larrialdi-zerbitzuetako murrizketen ondorioz, Olagibelgo EAGko lan-karga handitu egin da, plantilla ez da nahikoa eta ez du beharrezko baliabide materialik.

 

PAC Olaguibel Osakidetza

 

« José María Pérezi (Arabako ESIko zuzendari kudeatzailea)  murrizketekin amaitzea  exigitzen diogu »

 

Berriki, Gasteizko herritarrek ikusi dute Santiago Ospitaleko Larrialdiak eraitsi dituela Arabako OSIko Zuzendaritzak. Berrantolaketa baten aitzakiarekin, Gasteizko eremu zabal batean (Alde Zaharra, Judimendi, Aranbizkarra, etab.) arretaren murrizketa onartezina burutu da.

Osasun Publikoari emandako kolpe berri hau EAJk, bere bazkidearekin (PSE) lankidetzan, duela zenbait hamarkadaz geroztik egin dituen murrizketa neoliberalen beste adibide bat da, eta ESIko kudeatzaileek inolako lotsarik gabe eraman dute aurrera.

 

Gehiegizko lan-karga eta prekarietatea

Plantillako ordezkaritza-organo ezberdinetatik gogorarazi nahi dugu Gasteizko EAGen itxiera suposatu zuen Ospitalez Kanpoko Larrialdietarako Arretaren eraispena. Horrek, Santiagoko Larrialdien eraispenarekin batera, Olagibelgo EAGan lan-karga esponentzialki gehitzea ekarri du; plantilla nahikorik ez duen eta Gasteizko herritarrei merezi duten laguntza emateko ezinbesteko baliabide materialik ez duen EAGa hain zuzen ere.

Era berean, gure kudeatzaileek gure Lehen Arreta dotazio eskasian eta eta prekarizazioan murgildu izana salatu nahi dugu, Osasuna Sustatzeko eta Gaixotasunari Aurrea Hartzeko funtsezko eginkizuna bete ezinik utziz, herritarrei kasu gehienetan beste arreta-maila batera, Larrialdietara kasu, jotzeko beharra konponduko lukeen arreta galaraziz.

 

Txagorritxu masifikazioa

Horrek guztiak masifikazioa eragiten ari du Txagorritxuko Larrialdi berrietan, eta horrek erabiltzaileen itxaronaldia luzatzen du, bai eta neurrigabeko lan-kargen handitzea ere aipatutako Larrialdietan lan egiten duten langileentzat.

Arabako ESIko Plantillako Ordezkaritza Organoek langileei dei egiten diegu, bai eta herritar guztiei ere, murrizketa-politika hauen aurka gaudela adierazteko eta José María Pérez Arabako ESIko zuzendari kudeatzaileari hauekin berehala amaitzeko exigitzeko.

 

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen!

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen! 2025 urriak 29 Onartezina da lan gatazkak bide bazterretan konpontzen Irakurri

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik 2025 urriak 10 ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48