Salatu nahi dugu langileak falta direla, ez direla lanpostu hutsak-bajak-oporrak betetzen, segurtasun-falta dagoela eta baldintza prekarioak pairatzen ditugula. Grebak urriaren 29an Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian.

 

huelga subcontratas osakidetza octubre noviembre 2020

 

Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute langileei mobilizatzeko deia luzatuz.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek, Osakidetzaren azpikontratak diren garbiketa, osasun garraioa eta sukalde zein kafetegi zerbitzuetan lan egiten duten langileen ordezkari gisa, hiru greba egun deitu dituzte. Deialdia urriaren 29rako izango da Araban, azaroaren 5erako Gipuzkoan eta azaroaren 12rako Bizkaian.

 

Langileon eskaerak

Deialdi honen bidez langileek bizi duten egoera salatu nahi dute: ez dagoela langile nahikorik, lanpostu hutsak edota aldi baterako ezintasun zein oporrak ez direla ordezkatzen, ez dagoela segurtasun-neurririk eta kolektibo batzuetan soldata-baldintza eskasak daudela. Egiturazko defizit hori areagotu egiten da bizi dugun pandemia egoeran.

Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu beren erantzukizuna har dezatela, atzera egin dezatela zerbitzu horiek pribatizatzeko erabakietan, eta zuzenean har ditzatela beren gain, egungo lanpostuei eutsiz eta plantillak handituz, gure baldintza ekonomiko eta sozialak homologatuz, eta alboratu ditzatela beren onura maximizatzen duten enpresa bitartekariak, lan-baldintzak prekarizatu eta herritarren osasuna bezalako oinarrizko zerbitzua hondatzen dabiltzalako.

 

Grebak eta mobilizazioak

Greba-deialdietan bai eta aurreko egunetan hiru lurraldeetako lantokietan egingo ditugun kontzentrazioetan parte hartzera deitzen dugu.

Elkarretaratze horiek urriaren 28an egingo dira Gipuzkoan eta Bizkaian; azaroaren 4an Araban eta Bizkaian, eta azaroaren 11n Gipuzkoan eta Araban.

Osakidetzako azpikontratako langileak ere honaino heldu gara! Grebara!

 

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Aniztasun funtzionala duten langileekin negoziorik ez!

ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dute Bilbon. Administrazio publikoa interpelatu dute, eta sektoreko langileen lan eta bizi Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

CARMEko langileen borrokak lehen garaipena lortu du

Langileen % 38ko murrizketa eta zerbitzuaren okertzea aurreikusten zuen lizitazioa hutsik geratu da hilabete luzeetako borrokaren ondoren, eta Arabako Foru Aldundiak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54