Murga Andreari eta Diego Jaunari ausartak izateko eskatzen die, bezero-sistema horren existentzia onar dezatela eta hura desegiteko neurriak har ditzatela behingoz.

 

 

Pasa den ostiralean, Azaroak 15, ESK-k Gasteizko 2. Auzitegian, Osakidetzako 2016-17ko EPEaren iruzur-salaketaren inguruko  ikerketa zabaltzeko eskaera aurkeztu zuen.

Eskaera hau, ESK-k eskuratu dituen hainbat dokumenturen azterketaren emaitzaren ondorioa da.

Ikerketa-prozesua hasi zenetik, sindikatu honek behin eta berriro azpimarratu du auzitegian jasotako dokumentu guztiak sutsuki aztertuak izango zirela, eta balitekeela hemendik ikerketa-ildo berriak bultzatuko dituzten aztarnak topatzea.

Hori dela eta, ikerketa honetara, bi espezialitate batzea eskatzen dugu. Bata dagoeneko fiskaltzat susmagarritzat jo duena, Neurokirurgia, eta bestea, zantzu berriek eraman dutena, Neurofisiologia.

 

Bezero sistema Osakidetzan

Duela gutxi, Osakidetzak plaza hartzeko aukera zuten hautagaien zerrenda argitaratu zuen. Zerrenda honek ESK-ren jarrera berresten du, Osakidetza zuzendaritza ezberdinen ezagutza, adostasuna eta abala dituen, egituraz ezarritako bezero-sistema batean oinarritzen dela erakutsiz.

ESK-k berriro ere Osakidetzako arduradunen eta Osasun Sailaren jarrera salatzen du, irregulartasun hauen jakitun izanik, ez baitute inolako neurririk hartu. Eta beste behin Murga Andreari eta Diego Jaunari ausartak izateko eskatzen die, bezero-sistema horren existentzia onar dezatela eta hura desegiteko neurriak har ditzatela behingoz.

CCOO, UGT eta CSIF-ek langile publikoen baldintzak erabakitzen dituzte entzun gabe

Bada garaia administrazio guztietara, udaletara, foru aldundietara, autonomikoetara eta enpresa publiko guztietara borrokak zabaltzeko, azken urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzeko. Irakurri

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain!

Anbulantzia %100 publikoak Osakidetzan orain! 2025 abenduak 02 Garraio sanitarioko langileak eta herritarrak oro har, abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren aurrean Irakurri

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen!

SAE eta TECNOS, VOX-ekin negoziatzen dute. Faxismoarekin ez da negoziatzen! 2025 urriak 29 Onartezina da lan gatazkak bide bazterretan konpontzen Irakurri

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik

ESK-k kezka agertu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gezurrengatik 2025 urriak 10 ESK-ren salaketaren ondorioz, atzo Amiodaronako anpoilak iritsi ziren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48