Egoera horrekin nazkatuta, mobilizazioak hastea erabaki dugu. Mobilizazioak akordioa lortzearekin batera baino ez dira amaituko.

 

Bilbao Kirolak Zaintzen descanso

 

Langileen Estatutuak langile orok astean 48 ordu jarraian atseden hartzeko eskubidea duela jasotzen du. Hala ere, Bilbao Kirolakek azpikontratatuta duen garbiketa-enpresako (Zaintzen) langileei eskubide hau ukatu egin zaie; izan ere, kasu batzuetan 20 urte daramatzate igandeetan bakarrik libratzen.

Nahiz eta azpimarragarriak izan Batzordeak enpresarekin akordio bat lortzeko egin dituen ahaleginak, asteko atsedena bermatzerako orduan ahalik eta gainkostu txikiena sortzeko, Zaintzen enpresak, Bilbao Kirolakekin bat eginez, uko egin dio akordio bat lortzeari eta eskubide hori gauzatzeari, eta horrela, langileak behartu ditu asteko lanaldi amaigabeak egitera, horrek osasunean dakartzan arriskuekin.

Egoera horrekin nazkatuta, mobilizazioak hastea erabaki dugu. Mobilizazioak akordioa lortzearekin batera baino ez dira amaituko.

Ez dugu ezezko erantzunik onartuko. Gure bizitzek, gure atsedenak zuen gainkostuak bainogehiago balio dute.

Asteko atsedenaldia eskubide bat da!

BILBAO KIROLAK-ZAINTZEN EXPLOTAZIORIK EZ!

 

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Euskal sektore publikoaren mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu

EAJ, EH Bildu, PSE-EE: Udalhitz berri batekin udalak, koadrilak eta mankomunitateak lan eskubide gehiagorekin indartzeko unea da. Kalean irabaziko dugu! Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57