Abenduaren 1etik indarrean dago langileen baja eta alta medikoen sistema berriaren araudia. Medikuak baja ematen duenean, baja-agirian zehaztu behar du bere ustetan zenbat denbora iraungo duen bajak.
2015ko abenduaren 1etik indarrean dago langileen baja eta alta medikoen sistema berriaren araudia. Medikuak baja ematen duenean, baja-agirian zehaztu behar du bere ustetan zenbat denbora iraungo duen bajak, eta hau da hain zuzen ere, araudi berriaren nobedade nagusienetako bat.
Baja-motak
Bajak, hauen iraunpenaren arabera sailkatuko dira. Baja “oso laburra” izan daiteke bost egun natural baino laburragoko iraunaldia badu, “laburra” 5 egunetik 30 egun natural artekoa, “ertaina” 31 egunetik 61 egun natural artekoa eta “luzea” 61 egun baino gehiagoko iraunaldia izango duela espero bada.
Mediakuak haserako kalkulu hau alda dezake gaixotasunak hobera egin ez duela uste badu; hau dela eta, baja berresteko parte berri bat emango du, bertan, aurreikusten duen iraunaldia jasoko du, eta horrela bada, gaixotasuna haserako egoerarekiko desberdin batean bada.
Baja-parteak
- Baja “oso labur”-eko kasuetan medikuak baja eta alta aldi berean eman dezake, honela langileak ez du lanera itzultzea baimentzen dion agiriaren bila joan beharko, baja berresteko parteak desagertzen direlarik.
- Baja “labur”-etan, baja berresteko lehen partearen jaulkipena baja medikoa ematen den lehen egunetik zazpi egun naturalen gehineko epean jualkiko da, bigarrena eta ondorengoak 14 egun naturaletik behin gehienez.
- Baja “ertain”-etan, baja berresteko lehen partearen jaulkipena baja medikoa ematen den lehen egunetik zazpi egun naturalen gehineko epean jualkiko da, bigarrena eta ondorengoak 28 egun naturaletik behin gehienez.
- Baja “luze”-etan, baja berresteko lehen partearen jaulkipena baja medikoa ematen den lehen egunetik hamalau egun naturalen gehineko epean jualkiko da, bigarrena eta ondorengoak 35 egun naturaletik behin gehienez.
Langileak mediku-azterketa bat eska dezake alta-egunean, eta medikuak uste badu gaixoa ez dela osatu aurreikusitako baja-denboraldia alda dezake eta aurreikusitako alta baliogabetuko duen baja berresteko parte berri bat eman dezake; bertan, diagnostikoa, aurreikusten duen iraunaldi berria eta hurrengo mediku-azterketaren data berria adieraziko ditu.
Baja-izapidetzea larrialdietako zerbitzuan
Hemendik aurrera Larrialdietako zerbitzura joaten bagara, artatzen gaituzten profesionalek baja eman diezagukete eta honen iraupena ere ezarri.
Parteak aurkezteko epeak
Langileak baja-parten kopia eta ondoz ondoko baja berresteko parteen kopiak enpresari eman beharko dizkio parte hauek egiten diren egunetik hiru egunen buruan.
Langileak alta-partea jaso eta ondorengo 24 orduetan jakinarazi beharko dio enpresari.
Baja “oso labur”-etan, bost egun baino gutxiagoko bajetan, langileak baja- edo alta-partea alta-dataren ondorengo 24 orduetan eman behar dio enpresari.