Beharrezkoa dela gizarte eta ekonomia ereduak erabat aldatu behar direla pertsonen bizitzak erdigunera ekarriz.

 

 

Aurten, hilabeteko epean bi hauteskunde hitzorduren artean aurkitzeagatik, baldintzatutako Maiatzaren 1ari aurre egin behar diogu. Hauteskundeak erabakigarriak izan daitezke langileontzat, izan ere, hautatutakoek, langile-klaseari zuzenean eragiten gai askoren gain legeak emango dituzte.

ESK sindikatuak argi eta garbi dauka beharrezkoa dela gizarte eta ekonomia ereduak erabat aldatu behar direla pertsonen bizitzak erdigunera ekarriz. Hala ere, ulertzen dugu, aldaketa hau iristen den bitartean, ezin diegula gure agintariei nahi dutena egiten utzi. Horregatik, maiatzaren 1 honetan, agenda politikoak hain nabarmendutako honetan, ESK sindikatuak, jendeari begira politika egin nahi duen edozein alderdi politikok egiteko modukoak diren zenbait neurri premiazko eta lorgarri jarri nahi ditu.

Defenda dezagun geurea, klase kontua da!

'Matxinada' aldizkaria irakurri

Kanpainako materialak deskargatu