Gerra eta militarismoan xahutzen den diru publikoa salatu dute Getxoko portuan kale ekintza baten bidez, itsas armada espainiarraren Juan Carlos I hegazkin-ontzia porturatzen ari zen egun berean.

 

 

Kale ekintza Getxoko portuan gastu militarren igoera salatzeko.

Gerra eta militarismoan xahutzen den diru publikoa salatu dute Getxoko portuan kale ekintza baten bidez, itsas armada espainiarraren Juan Carlos I (L-61) hegazkin-ontzia porturatzen ari zen egun berean.

Ekintza ikusgarri hori Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia eta eragozpen fiskalaren plataformak gauzatu dute. Hori izan da gastu militarraren aurrean eragozpen fiskala sustatzeko kanpainaren hasiera eta, bide batez, gerra eta militarismoaren ondorioak ikusarazi nahi izan dituzte ere.

Gastu militarraren zarrastelkeriaren adibide da hegazkin-ontzi hura. Izan ere, haren kostua Urdulizkoa bezalako zazpi ospitale eraikitzearen baliokide da, eta garraio horren urtebeteko mantentze-lanen kostua sei ikastetxeren baliokide da.

Ekintza parodia gisa aurkeztu dute. Erakundeek herritarren zergen ehuneko handi bat asmo bidegabe eta kaltegarrietara bideratzen dute (gastu militarretara eta gerrara, besteak beste), eta hori islatu nahi izan dute parodia horretan.

Ekintzaren protagonistek salatu dute hegazkin-ontzi hori gure kostaldeetan porturatuta egoteak gastu militarren gehiegikeria erakusten duela. 2019an, Estatuak 31.830,82 milioi euro gastatuko ditu militarismora bideratutako sailetan, hots, 700 eurotik gora pertsona bakoitzeko.

“Dirutza hori gure zergetatik dator”, adierazi du ekintzaileetako batek, “horregatik, aurten berriro irekiko ditugu Eragozpen Fiskalerako bulegoak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; bertan dohainik laguntzen diogu jendeari bidegabekeria horri desobeditzen eta haien zergak beste ekintza sozialetara bideratzen, eraldatzaile eta solidarioak diren alternatibak eraikitzeko lan egiten duten ekintzetara”

Erakunde sustatzaileen ustez, armadek eta gerrek erailketa eta suntsiketa sortzen dute, giza eskubideak urratzen dituzte eta pertsonen lekualdaketaren arrazoi nagusia dira. Horregatik zera defendatu dute: “Eragozpen Fiskala ahalduntzen gaituen tresna da, pertsonalki zein kolektiboki, eta gizarte bidezkoago baten eraikuntzan protagonista bilakatzen gaitu”.

Ekintza Santurtziko portutik gertu egin dute, Bahri ontzi-enpresak Yemeneko gerrarako armak kargatu zituzten tokitik gertu, alegia. Azkenean, antzerako ekimenak burutzeari esker, ontzi-enpresak portu horretan armak berriro ez kargatzea lortu zuten. Ekimen horiek argi utzi zuten bizkaitarren errefusa gerraren negozioaren aurrean.

 

Euskadin eragozpen fiskalaren kanpainaren alde egiten duten erakundeak:

Argitan, Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Bake-Ekintza Antimilitarista Taldea, CEAReuskadi, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC Bilbao,Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos.

Berri gehiago

41 hildako 2019an

lan istripuetan