Negoziazioari uko egiten dion adminstrazio oldarkor eta inposatzaile honi aurre egiteko langileon mobilizazioa beharrezkoa da.

 

mesa sectorial osakidetza

 

Osakidetzak mahai sektorialean, langileen benetako arazoak konpontzeko proposamen errealak egiteko aukera berri bat galdu du: parapen profesionalaren ordainketa, galdutako eros-ahalmenaren berreskuratze, prekarietate altua, pertsonal eta kontratazio falta, etab. Osakidetzak inposaketaren eta burututako ekintzen alde egiten jarraitzen du.

 

Garapen profesionala

Normalizazioari uko egiten dio, diskriminazioa eta ordainketa-eskala bikoitza sortuz.

  • Garapen profesionalaren osagarria, 2019ko urtarriletik, martxoko nominan ordainduko dela baieztatzen bada ere, Osakidetzak atzerapenak ordaintzeari uko egiten dio eta ez du aitortzen garapenaren 7 urteetako etenean deialdietan parte hartu ezin izan duten langileekiko duten zorra.
  • Deialdi berrirako zirriborroa aurkeztu gabe jarraitzen dute. ESKren iritziz deialdi hau ohiz kanpokoa izan behar da. Ezin da langilea zigortu administrazioaren ardura den etenagatik.
  • Ez da hitzik esaten diskriminazioekin eta buruzagitzen paper kontrolatzailea suposatzen duen subjektibotasunarekin amaitzeko eredu berri bat negoziatzeari buruz.

 

Soldata igoera

  • Otsaileko nominan ezarriko da eta %2,25koa izango da. Itzarri %0,5 igoko da.

 

EPE - lekualdatzeak

  • Hurrengo EPEa 2020an deituko da, martxoan edo apirilean. Prekarietate maila neurri kezkagarrian mantenduko da, %36 inguruan.
  • Prozesuak arintzeko, leku-aldatzeen lehiaketa ireki eta iraunkor baten zirriborroa aurkeztu da.

 

Gardentasun falta espezialitate medikoen EPEetan

Fiskaltzak filtrazio delitu zantzu nahikoak ikusi ditu ESKak salatutako 11 espezialitate medikoetan, ardura Osakidetzan utziz. Administrazioak arazoari konponbidea bilatzeari uko egiten dio. Ez da proposamen bakar bat aurkeztu bezero-sistema ustel honekin amaitzeko.

Eusko jaurlaritzak, aurrerantzeko ihesian, kontseilariaren dimisiorako arrazoirik ez dagoela dio. Zer gehiago behar da zentzu demokratiko minimoa duen edozein pertsonak onartuko lukeena onartzeko? ESKak Lehendakariari Jon Darpon kaleratu dezala exijitzen dio eta Juan Luis Diego, Osakidetzako Zuzendari Nagusi berriari EPE garden bat ezartzeko beharrezkoak diren aldaketekin hastea.

 

Lehen arretako egoera

Osakidetzak “Lehen Arretarako estrategia” dokumentua aurkeztu du, lan baldintza jasanezinak salatu dituzten langileen mobilizazioak behartuta. Dokumentu honek ez ditu langileentzako ez eta osasun zentroentzako konponbiderik aurkezten.

Aurrekontuak handitzeko neurrien gabezia (eredu eurpearrekin alderatzeko %24era arte igo beharko litzateke), plantilla egoki bat ezartzeko proposamenik ez egotea eta ez-egoteak lehen egunetik ez kontratatzea, sinesgarritasuna kentzen die proposamenei.

 

Emergentziak

Emergentziako irtenbideak uztean Osakidetzak gatazkaren alde egiten du, Bere azkenengo proposamena guztiz ez-nahikoa da, operadoreen solapea kanpoan utziz eta proposamen inportanteei aurpegia eman gabe.

ESKak 5 daramatza emergentzietako osagarria, solapea eta arduraren aitortza exijitzen, baita koordinazio guneen manutentzioa ere.

 

Murrizketen inguruan

  • OsakidetzaK ez du ezer esaten gai garrantzitsu eta premiazkoen inguruan: plantillak handitu beharra, galdutako erosteko-ahalmena berreskuratzea (%18 ingurukoa) edo lehenengo egunetik kontratatu beharra.
  • Lan baldintzen akordio berria negoziatu beharra.- Zaharkituta egon arren, Osakidetzak lizentzia eta baimenen atala bakarrik negoziatu nahi du. Gai garrantzitsuak kanpoan utziz: txandatasunaren ordainketa (ESKk irabazitako auzia) edo ospitalizazio osagarriaren ordainketa, edo lokalizazio osagarria langile ez-sanitarioentzako.

 

Azken finean, proposamenik gabeko mahai orokor berri bat, edukirik gabekoa, non Osakidetzak bere irizpideak inposatzendituen, negoziazioaren erritmoa ezarri nahian. ESKrentzat beharrezkoa da egoera hau irali egitea. Negoziazioari uko egiten dion adminstrazio oldarkor eta inposatzaile honi aurre egiteko langileon mobilizazioa beharrezkoa da.

ESKak negoziazio falta salatzen jarraituko du eta langileak mobilizatzera animatzen ditu, plantillaren eta lan-kargen dimentsionamendu egokia, lapurtutako lan eskubideak eta galdutako erosteko-ahalmena berreskuratzea, sarrera prozesuen gardentasuna eta kalitate asistentziala bezalako gai garrantzitsuei buruzko benetako negoziazio prozesu bat lortu arte.

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29