Mobilizazioekin lan hitzarmenaren negoziazioaren desblokeoa, murrizketeen amaiera eta lan osasuna eta segurtasunaren arloan neurriak eskatzen dira.

 


Bilbobuseko empresa- batzordeak zenbait geldialdi eta mobilizazio iragarri zituen abendurako, enpresak hitzarmenaren negoziazioaren inguruan erakutsi duen jarreragatik.

Geldialdien lehen egunean langilegoaren jarraipena erabatekoa izan da, beraz arrakasta izan du. Ekimen hauen helburua, negoziazio kolektiboaren blokeoa saihestea da, hitzarmen honen iraungipena 2017ko abenduan amaitu egin zen, hau da, orain dela urte bat. Mobilizazioekin ere, murrizketeen amaiera eta lan osasuna eta segurtasunaren arloan neurriak eskatzen dira.

Asteleheneko geldialdia, beste askoren baino lehenengoa da. Hurrengo bi asteetan zehar 4 orduko geldialdiak egongo dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Azkenik, abenduak 21an 24 orduko greba izango da.