ESK-tik martxan jarri beharko zen ikerketa batzorde parlamentarioa gelditzea dela dimisioaren zergatia pentsatzen dugu ere.
Mujika anderearen dimisioaren aurrean, ESK-k bere poztasuna adierazi nahi du; hilabeteak generamatzan gaur gauzatutakoa eskatzen, Ospitaleko Medikuen EPEen eskandaluaren Mujikaren kudeaketa tamalgarriarengatik.
Baina ESK-tik martxan jarri beharko zen ikerketa batzorde parlamentarioa gelditzea dela dimisioaren zergatia pentsatzen dugu ere. Dimisio hau Darpon jaunak eta EAJ-k parapeto bezala erabiliko dutelakoan gaude, eta argi eta garbi neurri eznahikoa da.
Mujika anderea filtrazioen gorabeherak argitu gabe joan da, eta bere ardura onartu gabe: Osakidetzako zuzendaria bezala, berak izendatu ditu EPE honetako epamahaiak eta berak bermatu du aspaldian Osakidetzan indarrean egon den ospitaleko medikuen lanpostuak banatzeko sistema klientelarra, sailburuaren babes baldintzagabearekin.
ESK-ren ustez oinordekoa, Juan Luis Diego, ez da batere egokia posturako. M4F-ko (EITB-ren web orrialdearen kudeaketarako azpikontrata) zuzendaria izan zen eta porrotera eraman zuen enpresa hori. EITB-ko zuzendari jerentea zenean, diru publikoaren malberzazioarengatik eta delitu sozietarioengatik inputatua izan zen. Aurrekari hauekin sinesgaitza iruditzen zaigu pertsona hau Osakidetzako zuzendaritzan jarri izana.
ESK-rentzat dimisio honek ez ditu garbitzen afer honen ardura politiko guztiak; ikerketa sakona eta independiente baten beharra ikusten dugu, burutu beharko zena Darponen kargu-uztearen ostean.