Atzo goizean, urriaren 16an Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak 51.000 sinadura entregatu zituen apirilean aurkeztutako pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako ILP-a bermatzeko.

Ekimen honekin, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, azken urte hauetan Eusko Jaurlaritzak behar handien dituzten pertsonen kontrako inposaturiko politika neoliberal eta murrizketatzailearekin apurtu nahi du.

ILP honek bizi baldintza duinak bermatzen dituen legedia lortzea du helburu. Honetaz gain ekimenak jendarteko eztabaida piztu nahi du honen inguruan eta bide batez Lege Biltzarrean parte hartzen duten alderdi ezberdinen posizioa azalaraztea. Ezin bestekoa da alderdiek haien jarrera argitzea eta jendarteak ezagutzea hiritarren beharrak aintzakotzat hartzen dituzten edota zeintzuk diren kanpoko aurrekontu eskakizunak.