Pobrezia: giza eskubideen arloko arazoa.

 

Baztertuen dauden pertsonekin elkartu behar dugu, giza eskubideak eta duintasuna benetan kontuan hartuko dituen mundu bat eraikitzeko 2018ko urriaren 17a Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna.

Pobrezia desagerrarazteko Munduko Egunak 1987ko urriaren 17an dauka jatorria. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago elkartu ziren Trocadero plazan, Parisen, bertan sinatu baitzen 1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala. Topaketa horren bidez, pobrezia, indarkeria eta gosea jasaten duten pertsonak gogoan hartu nahi izan zituzten.

Bertan bildutakoek adierazi zuten pobrezia giza eskubideen urraketa bat dela eta pertsona horiekiko errespetua bermatzeko ahaleginak bildu beharra aldarrikatu zuten. Printzipio horiek egun hartan aurkitutako oroimenezko lauza batean inskribatuta daude. Mundu osoan egin dira horren kopiak. Ordutik, jatorri sozial, sinesmen eta egoera guztietako pertsonak urtero biltzen dira plaka horien aurrean, pobrezian bizi direnen aldeko konpromisoa eta elkartasuna berresteko.

Pertsona pobretuen parte-hartze osoa lehentasunezkoa izan behar da politika eta estrategien barruan, bereziki beren bizitza eta komunitateei dagozkien erabakietan, etorkizun iraunkorra izateko. Horrela izanik, bermatu dezakegu gure planetak eta gure egungo eta etorkizuneko gizarteek pertsona guztien beharrizan eta nahiei erantzungo dietela, ez soilik pribilegiatu batzuek dituztenei.

Aurten, 2018, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren Aldarrikapenaren 70. urteurrena ospatuko dugu. Horren harira, gogoan izan behar dugu pobrezia egoeran dauden milioika pertsona direla giza eskubideen urraketa askoren biktima.

Pobrezia, gatazka eta gerren ondorioz, pertsona asko etxerik gabe geratzen dira eta ez dute beste herrialde edo leku batzuetara joatea beste erremediorik, babes bila, etorkizun hobe baten bila. Ibilbide horretan, migratzaile eta errefuxiatu askok diskriminazioa, bazterkeria eta indarkeria jasaten dituzte, beren giza eskubideen eta duintasunaren aurkako urraketa argiak. Bereziki larriak dira emakume eta haurrek jasaten dituztenak.

NBEak berak zera adierazi du: “Inoiz ezagututako garapen ekonomiko, baliabide teknologiko eta finantzario handienak dituen mundu batean, eskandalu moral hutsa da milioika pertsona halako pobrezia egoeran bizitzea”.

Mundu mailan, 783 milioi pertsona inguru daude muturreko pobrezia egoeran; egunean 1,9 dolar baino gutxiagorekin bizi dira. % 70a emakumeak dira.

Euskadiko datuak:

  • Emakumeen pobrezia-tasa % 10ekoa da; gizonena, aldiz, % 4koa.
  • 104.942 pertsona (herritarren % 4,9) bizi da pobrezia egoera larrian (541,27 eurotik behera daukate hilean bizitzeko).
  • 399.643 pertsona (% 18,5) bizi da nolabaiteko pobrezia egoeran (811,90 eurotik behera daukate hilean bizitzeko).
  • 2.000 pertsonak ez daukate etxerik.

Pobrezia desagerrarazi eta giza eskubideak errespetatzeko, erakunde publikoek konpromiso argi bat hartu behar dute; kontua ez da soilik urtean egun batez gogoan hartzea; borondate politikoa eta beharrezko baliabideak jarri behar dira martxan, planeta osoan giza eskubideak errespetatu ditzagun.

Euskadiko egoerak sistema errebisatu eta hobetu beharra eskatzen du.  Errebisio horren funtsezko elementu bat diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko errentaren ingurukoa da; izan ere, uste dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela oraindik ere modu egokian bideratu.

Erreforma horrekin, gaur egun sistemak dituen arazo nagusiak konpondu beharko genituzke:

  • Pobrezia eta bazterkeria arriskuan dauden biztanleen herenak ezin du sistema baliatu.
  • Beste heren batek bai, baina ezin du pobrezia egoera gainditu.
  • Gizarteratze-prozesua ez da ondo burutu.
  • Tramitazioa konplexuegia da herritar batzuentzat.

Horregatik guztiagatik, hiru helburu nagusi izango dituen sistema bat behar dugu:

  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk izateko eskubidea, hau da, duintasunez bizitzeko nahikoak.
  • Gizarteratzeko eta prestazioak jasotzeko eskubidea bermatzea; pertsona guztiek duintasunez bizi eta gizartean parte hartzeko aukera izan dezaten.
  • Sistema eraginkor eta irisgarria bermatzea.

Baina, gainera, pobrezia eta bazterkeria desagerrarazteko, ez dira nahikoak erakunde mailako politikak; sufritzen ari diren pertsonei ahotsa eta parte hartzeko aukera eman behar zaie; pertsonak ardatz hartuta pentsatutako politikak behar ditugu. Horretarako, pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei ere hitza eman behar diegu. Erakunde publikoek konpromisoa har dezatela, urtero, pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonen batzorde batekin elkartzeko.

“Pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonok ere amets bat daukagu...
Parte hartzen utzi diezagutela…
Inork ez dezala pentsatu badakiela zein den gure egoera…
Inor ez dadila ahaztu babesgabetasun egoeran dauden pertsonei galdetzeaz"

 

Gizarte kolektiboak

Argilan-ESK, Argitan (Centro Asesor de la Mujer de Barakaldo), Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia, Baietz Basauri!, Berri-Otxoak (Barakaldo), Danok Lan (Galdakao), Elkartzen, Mujeres del Mundo, Oficina de Derechos Sociales de Portugalete, Posada de los Abrazos, Punto de Información sobre RGI de Santurtzi, SOS Racismo y PAH Kaleratzerik EZ-PAH Bizkaia.

Sindikatuak

CCOO, CGT, CNT, LSB-USO, STEILAS, UGT, ESK

Hirugarren sektore sozialeko sareak

CONGD (Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi), EAPN EUSKADI (Red europea de lucha contra la pobreza y la exclusión social, GIZATEA (Asociación de Empresas de Inserción de Euskadi), HIREKIN (Asociación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi, REAS EUSKADI (Red de economía alternativa y solidaria de Euskadi)

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua