Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat eman ditu Urduliz ospitaleko zerbitzu ez-sanitarioen pribatizatzearen aurkako ESKren argudioak.

 

Hilabete batzuk itxoin eta gero,  Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak atzera bota du Osakidetzaren errekurtsoa eta ontzat eman ditu pribatizatzearen aurkako ESKren argudioak.

Duela bi urte Osakidetzak Urduliz ospitaleko sukalde, garbiketa saila, plantxa, mantentze-lanak eta mihiseria. Erabaki pibratizatzaile honen aurka ESK-k salaketa bat sartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan (EAEKIEAO), Funtzio Publikoko Mahai Nagusiaren akordioak eta Osakidetzako Akordio Araultzailearenak urratzen baitizuen. Akordio horietan Darpon jaunak esparru edo zerbitzu berriak ez kanporatzeko konpromisoa hartu zuen eta kanporatuta zeudenak lehengoratzeko.

EAEKIEAOren erantzuna biribila izan zen. Arrazoia eman zigun eta sukaldea, mihiseria, plantxa eta garbikuntza pribatizatzeko lizitazioak bertan behera bota zituen, Osakidetzak Funtzio Publikoko Mahai Nagusia eta Osakidetzako Akordio Araultzailearen erabakiak urratzen zituelako. Hala ere Osakidetzak administrazioarekiko auzi-prozesuaren bidetik jotzea erabaki egin zuen.

Prozesu honetan ESK-k tinko eutsi egin dio Urduliz publiko %100ean irekitzearen alde. Tinkotasun horrek Osakidetzaren nahiari aurre egitera eraman gaitu, inor gabe, lizitazioak bertan behera uztearen kautelazko etetea lortzeko nahiari, EAEKIEAOren erabakiak saihesteko asmoz.

Azkenik, Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman du ESKri arrazoia emanaz eta Osakidetzari adierazi dio sukaldea, mihiseria, plantxa eta garbikuntza zerbitzuak ezin dituela pribatizatu, eta ondorioz bere listetatik langileak hartu behar dituela. Epaia oso garrantzitsua da honakoengatik:

  • Osakidetzak beste zerbitzuak pribatizatzeko irrikei eusten dielako, berehala irekiko den Eibarreko ospitaleko zerbitzuak alegia.
  • Balorea ematen die garbikuntza eta sukaldeetako langileei prozesu sanitarioetan, hainbat ikerketa objektibuk adierazten duten bezala diotenean tratamendu medikuen kalitatean, hobekuntzan eta eraginkortasunean hauek duten garrantzia azpimarratzen dutelarik, baita garbiketaren eraginak zentro publikoetako heriotza-tasan duen eragina.

ESK oso pozten da zerbitzu hauen kudeaketa publikotasunean eta bertako langileekin egitean lagundu izanagatik. Batez ere aukera merkeago bat delako eta langileen baldintzak duinagoak direlako. Eta sinatutako akordioekin adeitsuago delako.

 

Osakidetzako langileen baldintza berak azpikontratatutako langileontzat

Osakidetzako langileei aplikatzen zaizkien baldintza berberak aplikatzea aldarrikatzen ari gara, hori baita bere garaian alderdi guztiek adostu genuena eta betetzen Irakurri

Zertan ari dira?

Osakidetzako mahai sektorialeko sindikatuek ESK baztertu dute hauteskunde sindikalak bultzatu ditugulako, langileek ordezkariak aukera ditzaten 10 urte baino gehiago hauteskunderik Irakurri

Osasun Publikoaren defentsan, batasuna

Batasunatik lan egin dezagun gure Osasun Publikoaren defentsan. Osakidetzako langileak, gizarte-erakundeak eta, oro har, herritarrak otsailaren 25eko manifestazioetan parte hartzera Irakurri

Garraio sanitarioak lan-baldintzak eta kalitatezko zerbitzua bermatu behar ditu

Euskal osasun-garraioa kudeaketa publikokoa izatea eskatzen dugu; bitartean, plantillen lan-eskubideak eta zerbitzuaren kalitatea bermatzeko eskatzen diogu Osakidetzari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29