Osakidetzako espezialisten kontratazio iruzurra salatu duten txoriburuak gaituzue. Ezin dugu bakarrik jarraitu eta horregatik zuengana jotzen dugu gaur.

Munduko ebidentzia guztiek ezin dutela ezer demostratu agerian geratzen ari da, parean daukagunei beti geratzen baitzaie ezetza eta ezinezkotasuna, Fabraren loteriarekin gertatzen zen bezala.Denok dakiguna agerian geratzeko frogak eskatzen dizkigute behin eta  berriro, aurreko EPE-en emaitzeen aurrean argi ikusten denean izkutatu gabeko nepotismoa.

Elkarte moderno eta demokratiko baten alde gaude, zeinean denok aukera berdinak dauzkagun. Zentzu horretan ezin dugu onartu Osakidetzan indarrean dirauen sistema feudalista hau.

Aurrerapausu bat emateko unea iritsi da, ez da egongo disidentzia gehiagorik oraingo hau amatatzen bada Osakidetzako langileriaren isiltasunean. Beldurrik gabe hitz egiteko garaia da hau, jende asko entzuten ari da eta nahi eta merezi dugun etorkizun gardena lortzeko momentu kritiko batean gaude.

Mugika anderearen astakeriaren aurrean, gaizkileak bezala tratatu gintuenean, eskertu nahi dugu bihotzez igarri dugun babesa, bai lankideengandik bai hiritarreengandik (besteak beste, sinadura plataforma baten erakutsitakoa). Babes honek baieztatzen du gaur arte adierazi dugun guztia. Aipatzekoa da ere fiskaliatik egiten ari den lan bikaina.

Borroka honetara batu zaitezten eskatzen dizuegu lotsarik gabe. Hitz egin dezagun argi eta ozen, elkarrekin indartsuagoak izango garelako.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua