Aitatasunaren prestazioa, Langileen Estatutuaren 48.7 artikuluan arautua, bere osotasunera itzuli zen bere zati bat 2017ko azkenaldera arte bertan behera egon ondoren. Aipatutako baimena, 2 astetik 4 astera luzatu zen 2009an “9/2009 Legea, urriaren 6koa, jaiotze, adopzio eta abegi kasuetan aitatasun baimenaren iraupena arautzen duena” eta 2017/01/01 arte ez zen gauzatu.

Orain, asteazken honetan BOE aldizkarian argitaratu ondoren, gaur egun 4 astekoa den baimen hau, 2018-07-05etik aurrera 5 astekoa izatera pasako da eta aurrekoan bezala ez du atzeraeraginik izango. Honek esan nahi du uztailaren 5etik Aurrera gertatzendiren jaiotzetan bakarrik izango duela eragina.

Prestazio honen punturik garrantzitsuenak errepasa ditzagun:

Zer da?
Prestazioak, kontratua etenaldi horretan sorospena (subsidioa) kobratzeko eskubidean datza amatasunagatik dagozkion atsedenaldiak era partekatuan gozatzeko aukera izatea kontutan izan Gabe.

Zenbat kobratzen da?
Lanbideko kontingentzia arruntei dagokien kotizazio-oinarriaren % 100a.

Onuradunak:
Etenaldia sortu duen kasuaren arabera:

  •  Erditzea: Etenaldia erditu ez duenarena da.
  • Adopzioa, adopzio edo abegi helburuetarako adopzioa egiten duten bi pertsonetako batek dauka eskubidea aitatasun baimena hartzeko.Amatasun aldia adoptatzaileetako batek bere osotasunean gozatzen badu beste pertsonak bakarrik hartu ahal izango ditu aitatasunari dagozkion 5 asteak.

Iraupena:
Etengabeko bost aste uztailaren 5etik aurrera) eta balizko erditze, adopzio edo adopzio edo abegi helburuetarako gordetzen badira bi egun gehiago luza daitezke seme edo alaba bakoitzeko, lehenengotik aurrera, erditze, adopzio edo adopzio edo abegi helburuetarako gordetakoak badira.

Komenigarria da sorospen hau eskatuko duen pertsonak bere lan hitzarmena begiratzea, aipatutako baimenaren inguruan hobekuntzarik dagoen ikusteko.

ESK-tik neurri honekin asko pozten gara nahiz eta nahikoa ez izan. Oraindik urrun gaude erditze, adopzio edo adopzio edo abegi helburuetarako gordetzeagatik bi pertsonen arteko berdintasuna ekarriko lukeen % 100ean ordaindutako baimen berdin eta besterenezinak izatetik, eta horrek, emakumeek lan merkatuan amatasunarengatik pairatzen duten diskriminazioa saihestuko luke.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua