Garbialdiko langileak, Bizkaiko Aldundian azpikontratatuta daudenak, pasa den abenduak 5an hasi zituzten mobilizazioak zakartzea erabaki dute.

Orain dela 6 urte hasi ziren emaitzarik gabeko negoziaketak, 2010 urtetik soldata izoztua izan ondoren. Aldundiko arduradunen zein enpresaren ezezkotasunaren aurrean, langilegoak errentaren kanpainan zehar mobilizazioak zakartzea erabaki du.

Hurrengo egunetan zehar eta errentaren kanpaina dela medio, Aldundiko egoitzek jende kopuru handia jaso egingo dituzte, horregatik gure helburua gatazka hau biztanleriaren aurrean ezagutzera ematea da. Azkenik eta ekimen hauen ondoren, ez Garbialdiren zein Aldundiaren partetik jarrera aldaketa ematen ez bada, langilegoak neurri gogorragoak hartzera behartuta ikusiko da.