• Pobreziarekin amaituko duen DsBE bat aldarrikatzen dugu.
  • EAJ eta PSEk aurkezturiko DsBEren erreformari ekiteko lege proposamenak ez du pobreziarekin amaituko, aitzitik, areagotuko du.
  • Bada dirurik, baita alternatibarik, pobreziarekin amaitzeko. Borondate politikoa behar da.
  • Antolatu eta mobilizatu egingo gara pobreziarekin amaitzeko. Gure eskubidea delako.

 

1. ARGILAN-ESK-k urteak daramatza DsBEren erreforma erradikala aldarrikatzen, honako gabeziak soluziobideratzeko:

  • Pobreziarekin amaitzea. Pobrea dena DsBEra heldu gabe ez geratzea edo DsBEra heltzen dena pobre izaten ez jarraitzea.

  • Eusko Jaurlaritzaren Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestaren arabera (PDSI-2016) 60.000 pertsona pobrezian erortzeko arriskuan daude eta ez dute DsBE kobratzen; eta beste 63.000 pertsonek DsBE jasotzen badute ere, pobreak izaten jarraitzen dute.
  • Jendarte-bazterketarekin amaitzea jendarte- eta lan-inklusiorako neurriak suspertuz, errentak bermatzeko prestazio ekonomikoekiko aparteko eskubide independenteak baitira.

  • Egungo kudeaketarekin amaitzea, euskal administrazioak DsBE/EPO/JLL-en inguruan egiten duen kudeaketarekin amaitzea. Lanbidek prestazioak eskatzen eta jasotzen dituztenei bizitza izorratu, kriminalizatu, umiltzen ditu, baita datuak izkutatu, eta guzti honi aski dela diogu.

2. ARGILAN-ESKrentzat, apirilaren 27an EAJ eta PSEk aurkezturiko Diru-sarrerak eta Jendarte-inklusiorako Lege proposamenak ez die erantzuten, inolaz ere, aipatu berri ditugun hiru helburuei: Ez du pobrezia eta bazterketarekin amaituko, ezta Lanbidek ematen duen tratu txarrekin. Aitzitik, pobrezia areagotu egingo du honako arrazoiengatik:

  • Etxebizitza bakoitzeko bizikidetasun unitate (BU) batera mugatzeak funtsezkoa den etxebizitza partekatzera behartuta dauden milaka BU botako ditu DsBE/EPO/JLLetatik (familia eta banakako pertsonak), partekatzera behartuta daude etxebizitzen garestitasunaz.

  • DsBE Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik (LaGS) behin betiko desloturak, datozen urteetan, hauen igotze eskasa ekarriko du eta hauen jaitsiera erraztuko du. DsBE LaGS-rekin 2012an lotura hau galdu zenetik azken zazpi urteotan murrizketaren zenbatekoa % 13,5ekoa izan da.

  • Lan Diru-sarreren Osagarriaren Bermatzeko Errentak bere zenbatekoan murrizketa bat izango du, langile prekarioen pobrezia areagotuz.

  • Lanbidek pertsona jasotzaileei ezartzen dizkien kontrolak eta jazarpena mantenduko dira; derrigorrzko hatz-marka gehituz, diskriminatzaile eta zitala izan ez ezik, ilegala ere bada datu-babesarako eskubidearen aurkakoa baita.

  • BU batzuk onuradun aterako badira ere (hiru kide baino gehiagoko unitateak eta monoparentalak ere), hauen onurak ez du ekidingo beste askok kaltetuta ateratzea DsBE eta etxebizitza batean bakarrik bizitzeko baliabiderik ez izateagatik, EPO prestazioetarako eskubideak galtzeagatik.

3. Hona hemen ARGILAN-ESKrentzat DsBE/EPO/JLLren lege berriak kontuan hartu beharko lituzkeen aldaketak:

  • DsBEren zenbatekoa LaGSren %100arekin parekatzea.
  • DsBE eta EPO jaso ahal izateko erroldatuta egon beharreko denboraldia urte batera jaistea.
  • JLLei eskubide subjuktibotzat hartzea.
  • DsBE eta EPO jaso ahal izateko gutxieneko adina 18 urtekoa izatea.
  • DsBE-EPOrako eskubidearen indibidualizazioan urratsak ematea, beti ere elkarrekin bizi diren pertsona guztien biziraupenaren beharrak bermatuz (pobreziaren atalasea), hala nola prestazio horien berdintasunezko banaketa.
  • Enplegurako pizgarriak (Lan Diru-sarreren Osagarriaren Bermatzeko Errenta), denboran mugarik ez izateaz gain, urriak ez izateapobreziarenn tranpan ez daitezen erori, enpleguak utziz DsBE-EPOrekin bakarrik gelditzeko.
  • DsBE/EPO/JLLen inklusiorako eskubidea biziki bereiztea. Inklusiorako eskubidea errentak bermatzeko eskubidearekiko independentea izateaz gain, bi modalitate desberdin izan beharko ditu: inklusio soziala eta inklusio laboralarena hain zuzen.
  • Erregimen zigortzailea diru-sarrerak bermatzeko sisteman ematen den iruzur eskasaren aurka egitera zuzendutakoa (%0,3aren iruzurra Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera) eta Lanbideri eragoztea huts burukratiko txikiak egin dituztenei prestazioen galerekin zigortzea honek orain arte egin duen bezala.
  • Prestazioen kudeaketak eraldaketa biziak, besteak beste, izan behar ditu:
    • Egun, Administrazioak eskatzaile edota jasotzaileekiko dituen epeak ahalik eta gehien murriztu behar dira.
    • Administrazioak epean ez badu erantzuten, administrazio-isiltasun positiboa emango da bakar-bakarrik.
    • Administrazioak ezingo du emandako dokumentazio bat berriro eskatu ezta telematikoki harremanak dituen beste administrazioetatik jaso dezakeena.
    • Ordainketa bidegabeak ahalik eta gehien mugatuko duen kudeaketa sistema bat ezarriko da, eta gastu hauek urte baten buruan preskribatuko dira.

4. Antolatuko gara bizimodu duin baterako eskubidearen alde borrokatzeko.

Jakinarazi nahi dugu ekainaren 5ean, Bilbon DsBE-ri buruzko asanblada berriemaile bat egingo dugula eta hortik berean herritarrei dei bat luzatzen diegu murrizketa hauen kontra egingo diren mobilizazioetan parte har dezaten.

Bestaldetik, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak suspertuta, zeinean parte hartzen dugun, “eskubide sozialen aldeko” sinadura-bilketari bati ekingo diogu; jakin badakigu ekimen honek bere mugak dituela, baina interesgarritzat jotzen dugu apoiatzea eta sinadurak jasotzea eta proiposamena Eusko Legebiltzarrean defendatzea honek onar dezan, euskal herritarrentzako aurrepausu garrantzitsu bat izango bailitzateke.

Jendarte bezala pobreziarekin amaitzeko eskubide eta aukera dugu eta Eusko Legebiltzarra posible egiteko betekizuna, egungo DsBE/EPO/JLLen legearenerrefomari ekinez, aditzera ematen ari garen hobekuntzak onartuz. Exiji ditzazkegun kaleetan.

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua