Gaur Sabin Etxean elkarretaratzea egin dugu EAJ-PNV eta PSE-k proposaturiko DSBEren erreforma errefusatzen dugulako pobrezia gehiago ekarriko baitu.

EAJ eta PSEk ,2018ko apirilaren 27an, Diru sarrerak Barmatzeko Errenta (DSBE) eta inklusio sozialerako aurkezturiko lege proposamena dela eta, ESK-k honako dio:

 

  • Pobreziarekin amaituko duen DsBE bat aldarrikatzen dugu.
  • EAJ eta PSEk aurkezturiko DsBEren erreformari ekiteko lege proposamenak ez du pobreziarekin amaituko, aitzitik, areagotuko du.
  • Bada dirurik, baita alternatibarik, pobreziarekin amaitzeko. Borondate politikoa behar da.
  • Mugimendu sindikalari dei bat luzatzen diogu erabateko erantzuna eman dezan eta pobreziarekin amaituko duen alternatiba bat ere defenda dezan.


Apirilaren 27an EAJ eta PSEk aurkezturiko Diru-sarrerak eta Jendarte-inklusiorako Lege proposamenak ez die erantzuten, inolaz ere, aipatu berri ditugun hiru helburuei: Ez du pobrezia eta bazterketarekin amaituko, ezta Lanbidek ematen duen tratu txarrekin. Aitzitik, pobrezia areagotu egingo du.

Etxebizitza bakoitzeko bizikidetasun unitate (BU) batera mugatzeak funtsezkoa den etxebizitza partekatzera behartuta dauden milaka BU botako ditu DsBE/EPO/JLLetatik (familia eta banakako pertsonak), partekatzera behartuta daude etxebizitzen garestitasunaz.

Beste aldetik, DsBE Lanbide arteko Gutxieneko Soldatatik (LaGS) behin betiko desloturak, datozen urteetan, hauen igotze eskasa ekarriko du eta hauen jaitsiera erraztuko du. DsBE LaGS-rekin 2012an lotura hau galdu zenetik azken zazpi urteotan murrizketaren zenbatekoa % 13,5ekoa izan da.

ESKrentzat Oinarrizko Errenta gizabanakoa, baldintzarik gabekoa, unibertsala eta zenbateko nahikoduna behin betiko soluziobide eraginkorrena litzateke pobreziarekin amaitzeko, hala ere, erreforma honek neurri partzial asko jaso beharko lituzke aurrerapaus bat izateko eta ez atzeraupusu bat bizitza duin baterako eskubidean.

Pobrezia, bazterketa sozial eta Lanbidearen egungo kudeaketa tamalgarriarekin amaituko duen DsBE bat behar da. Hona hemen ESKrentzat DsBE/EPO/JLLren lege berriak kontuan hartu beharko lituzkeen aldaketak:

  • Pobreziarekin amaitzea. Pobrea dena DsBEra heldu gabe ez geratzea edo DsBEra heltzen dena pobre izaten ez jarraitzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestaren arabera (PDSI-2016) 60.000 pertsona pobrezian erortzeko arriskuan daude eta ez dute DsBE kobratzen; eta beste 63.000 pertsonek DsBE jasotzen badute ere, pobreak izaten jarraitzen dute.
  • Jendarte-bazterketarekin amaitzea jendarte- eta lan-inklusiorako neurriak suspertuz, errentak bermatzeko prestazio ekonomikoekiko aparteko eskubide independenteak baitira.
  • Egungo kudeaketarekin amaitzea, euskal administrazioak DsBE/EPO/JLL-en inguruan egiten duen kudeaketarekin amaitzea. Lanbidek prestazioak eskatzen eta jasotzen dituztenei bizitza izorratu, kriminalizatu, umiltzen ditu, baita datuak izkutatu, eta guzti honi aski dela diogu.


Jendarte bezala pobreziarekin amaitzeko eskubide eta aukera dugu eta Eusko Legebiltzarra posible egiteko betekizuna. Exiji ditzazkegun kaleetan.

 

Berri gehiago

33 hildako 2019an

lan istripuetan