Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak grebako lehen egunean ohartarazi genuen: grebekin jarraituko genuela Garbialdi edo Aldundiaren aldetik jarrera aldaketarik atzematen ez bagenuen. Eta atzo deialdiarekin aurrera egitea erabaki genuen.

Hiru greba egun hauen jarraipena oso altua izan da, eta zentzu horretan, pozik gaude. Garrantzia handia duten eraikinetako langileak, hala Batzar Nagusiak edo Ugaskoko bulegoetakoak %100ean babestu dute deialdia. Beste batzuetan ere, Jauregi Foralean edo Ogasuneko departamenduan, adibidez, %75ekoa baino altuagoa izan da grebaren jarraipena.

Egun hauetako protestetan parte hartu duten langile askorentzat bere bizitzako lehenbiziko greba izan da hau. Baina egoerak ez du irtenbide desberdinik aurreikusten: lan-zamen eta frekuentzien etengabeko areagotzea, lanaldi murrizketak, 20 lanposturen amortizazioa eta 2010.urtetik izozturik dauden soldatak. Egoera eutsiezina da eta Garbialdik %0,3ko igoerarekin eman nahi dio irtenbidea.

Beste hitzetan, 0,14€tako soldata igoera eguneroko esplotazio hau jasangarri egiteko. Eskaintza hau pasa den urteko ekainean egin zuten eta geroztik, ez dira mugitu. Garbildik pobretu nahi gaitu eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiarekin ados jarri dela dirudi. Azkenengo hauek zerbitzua pribatizatu zuten lehenengoz eta orain haien lan-zentroak garbitzen dituzten langileen lanbaldintzen prekarizazioan zirkinik ere egin gabe mantentzen dira. Beste alde batera begiratzen dute.

Martxoaren 8an lila koloreko lazuarekin argazkia atera eta etxe barruan hain feminizatuak dauden sektoreen narriaduran eta esplotazioan lagundu. Hauxe da Aldundiaren benetako aurpegia.

Ekainaren 4, 5 eta 6an grebara irtengo gara. Harrotasun eta duintasunez kargaturik fregonak kalera aterako ditugu. Entzun gaitzatela exijitzen dugu. Eta egun hauetan koreatu egin dugun bezala ozen baino ozenago oihukatuko dugu: EZ GARELA IKUSTEZINAK!

ELA – LAB- UGT – ESK - CCOO

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua