EKAINAK 14 ETA 28 GREBA

Ekainak 14ko mobilizazioa:

  • 11:30tan Foru Jauregitik Ekintza Sozialeko Departamenturaino (Nikolas Alcortaraino, Bilbo)

  • 18:00 h. Batzar Orokorra CCOOko egoitzan (Uribitarte 4, Bilbo)

#GizarteEkintzaBorrokan

 

Berriro, Bizkaiko Esku- hartze Sozialaren esparruan lan egiten dugun profesionalok deialdi argia egiten dugu, CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuekin batera, gizarte-langile guztiei, psikologoei, hezitzaileei, gizarte-integratzaileei, zaintzaileei, animatzaile sozio-kulturalei, pertsonal sanitarioei eta erkidegoarentzat funtsezko zereginak betetzen dituzuen guztioi, Esku-hartze Sozialean integratuak, ekainak 14 eta 28 izango dituenean mobiliza zaitezten, bat eginez egun horietarako deitu diren bi greba egunekin, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren Hitzarmen Kolektiboaren defentsan, plataforma bateratuko proposamena babestuz.

Gogora ekarri nahi dugu aurkeztu genuen proposamenaren asmoa Gipuzkoako hitzarmen kolektiboan agertzen diren baldintzekin parekatzea zela, Zerbitzu Sozialen Euskal Sistemaren funtsa EAE mailan zerbitzuak eta prestazioak homogeneizatzean datzalako.

Deigarria deritzagu GIZARDATZEK eta GEROANEK erkidego mailan negozia dezagun eskatzen diguten bitartean, Bizkairako, aurreko proposamena okertzen duen berria aurkeztuz, era berean, Araban, soldatari dagokionez, funtsezko hobekuntzak jasotzen dituen Hitzarmen Kolektiboa sinatu berri dute. Horren ondorioz, Bizkaiko Hitzarmen Kolektiboa azken postuan zokoratu da.

Negoziazio mahaian salatu genuen agerikoa dela arazoa, ez datzala alderdi sozialean, patronalaren alderdian baizik, erakundeak aurrez izanik, batik bat, Bizkaiko Aldundia, berau delako zerbitzuen titular eta finantzatzaile nagusia, haren hautua izan delako, alor pribatuak kudeatuta, esku-hartze sozialaren zerbitzua eskaintzea, zeinak izaera laguntzaile nabarmena duen eta lan baldintzen kaskartzea dakarren.

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko esparruan diharduten langileen baldintzetan oraindik “prekarietate eragile” garrantzitsuak ematen dira, soldata urriagoak dira, eros ahalmena galdu da, behin-behinekotasuna indarrean dago, lan-zama handia da, ratioak eznahikoak dira, lan-arrisku handien pean lan egin behar da,...

Gainera, langileen artean finkatu den zalantza-egoera salatzen dugu, langileentzat berme eskasaz egiten den kudeatzeko eredu pribatu honen ondorioz, hitzarmen kolektibo bakoitzaren indarraldia amaitzea larriagotzen dena.

Ekainak 16 zituela proposamen berria aurkeztu genuen, guztiz finalista zena. Hortaz, 2017- 2018 urteetako eros-ahalmena galdu izana berreskuratuko bagenu, prezio/orduko terminoetan, Araba eta Gipuzkoako lankideek dauzkaten antzeko baldintzetan jarriko ginateke. Gainerako gaietan aurrera egiten ahalbidetuko luke.

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuok berriro deitzen dugu Gizardatz birpentsa dezala eta Aldundiarekiko, Udalekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko jarrera finka dezala, “low-costeko” zerbitzuetako hornitzaile hutsak izatearen kontra ager daitezen. Aldundiari eta gainontzeko erakundeei eskatzen diegu dagokien ardura bete dezaten, Bizkaitarren eskubideak bete ditzaten eta gizarte-hezkuntzazko eta sartzeko Esku-hartze Sozialaren eredu eraginkor baten alde egin dezatela, behar beste baliabidez hornituz eta ematen den zerbitzuarekin bat datozen lan baldintzak bermatuz, behar gorenekoak direnak, eta hartan, Bizkaiko Foru Aldundiak sekulako bilketa lortu duen. Zein da haien eredu soziala? Zein da hauen lan harremanetarako eredua?

 

  • Bizkaiko esku-hartze sozialaren hitzarmenaren alde.
  • Kalitateko lan baldintzen alde.
  • Kalitateko zerbitzuen alde.

 


CCOO – LAB – ESK - UGT

 

intervencion social bizkaia convenio huelga 14 y 28